BERTSOLARI TXAPELKETA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Amets Arzallusek irabazi du Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako lehenengo finalaurrekoa

Lapurtarra zuzenean sailkatu da finalaurrekoen bigarren itzulirako eta Bilbon kantatuko du abenduaren 5ean. Datorren astean jokatuko da hurrengo finalaurrekoa Eibarren.
Argazkilaria: Maitane Campos
Iturria: Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Amets Arzallus gaurko saioan. Argazkia: Maitane Campos Iturria | Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Amets Arzallus Antiak irabazi du Larraun-Lekunberrin jokatu den Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako lehenengo finalaurrekoa, eta zuzenean sailkatu da finalaurrekoen bigarrengo itzulira. Bilbon kantatuko du abenduaren 5ean.

Sarrera guztiak salduta, 1.450 lagun inguru bildu dira Plazaola kirolgunean, eta zuzenean eskaini da ETB ON plataforman, ETB 2 ON katean, orain.eus webgunean eta bertsoa.eus webgunean 17:00etatik aurrera.

Ariketa guztiak amaituta, honela geratu dira puntuazioak: 

  • Amets Arzallus Antia____________746.5 puntu
  • Beñat Gaztelumendi Arandia_____733 puntu
  • Saioa Alkaiza Guallar____________689.5 puntu
  • Xabat Illarregi Marzol____________674.5 puntu
  • Xabat Galletebeitia Abaroa _______664 puntu
  • Gorka Pagonabarraga Agorria_____624 puntu

Gaurko beste bost bertsolariek puntuazioaren arabera izango dute finalaurrekoen bigarrengo itzulira sailkatzeko aukera. 

Bertsolariek egin beharreko lanak aldatu egin dira aurreko fasetik oraingora. Lehen bezala, binaka aritu dira zortziko handian eta txikian lehenengo. Gero, berriz, puntuka egin dute zortzi bertso osatu arte. Ondoren, bakoitzak banaka, gaia emanda, hiru bertso nahi den doinuan eta neurrian kantatu ditu, eta, bukatzeko, binaka amaitu dute hamarreko txikian.

Fase honetan epaimahaia osatuko dutenak hurrengoak dira: Ainhoa Arregi Elosua, Ander Arrien Aspiazu, Egoitz Iradier Martinez de Albeniz, Estitxu Agirre Agirre, Karlos Ibarguren Olalde, Lur Renteria Maleta eta Mikel Beaumont Arizaleta. Idazkari lanetan, berriz, Ainhoa Goñi Castañares eta Aratz Irazustabarrena Garmendia aritu dira.

Hurrengo finalaurrekoa, Eibarren

Urriaren 31an izango da hurrengo finalaurrekoa Eibarko Ipurua kiroldegian, 17:00etatik aurrera. Alaia Martin Etxebeste, Asier Azpiroz Iztueta, Nerea Elustondo Plazaola, Nerea Ibarzabal Salegi, Miren Artetxe Sarasola, eta Oihana Iguaran Barandiaran arituko dira bertan.

Sarrerak bertsosarrerak.eus atarian daude eskuragai.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X