Nerea Ibarzabalek irabazi du Eibarko finalaurrekoa
Nerea Ibarzabalek irabazi du Eibarko Ipurua kiroldegian jokatu den Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finalaurrekoen lehenengo itzuliko bigarren saioa. Zuzenean igaroko da, beraz, finalaurrekoetako bigarren itzulira eta Gasteizen kantatuko du azaroaren 28an. Gainontzekoek, puntuazioaren arabera izango dute finalaurrekoen bigarrengo itzulira sailkatzeko aukera.
Sarrerak agortuta, 1.800 bertsozale inguru elkartu dira gaur Eibarren.
Honela geratu dira puntuazioak ariketa guztiak amaituta:
- Nerea Ibarzabal Salegi___________740 puntu
- Alaia Martin Etxebeste__________722 puntu
- Miren Artetxe Sarasola__________713.5 puntu
- Oihana Iguaran Barandiaran_____701.5 puntu
- Nerea Elustondo Plazaola________696 puntu
- Asier Azpiroz Iztueta______________642.5 puntu
Ainhoa Arregi Elosua, Ander Arrien Aspiazu, Egoitz Iradier Martinez de Albeniz, Estitxu Agirre Agirre, Karlos Ibarguren Olalde, Lur Renteria Maleta eta Mikel Beaumont Arizaleta izan dira epaileak eta Itxaro Juaristi Olaetxeak eta Miren Itziar Basterretxea Olarreagak egin dituzte idazkari lanak.
Hurrengoa, Gernika-Lumon
Finalaurrekoetako hurrengo saioa azaroaren 7an izango da Gernika-Lumoko Jai-Alai pilotalekuan, 17:00etan. Kantuan ariko diren bertsolariak Agin Laburu Rezola, Aitor Bizkarra Ruiz, Aitor Mendiluze Gonzalez, Ane Labaka Mayoz, Aner Peritz Manterola eta Joanes Illarregi Marzol izango dira.
Sarrerak salgai daude bertsosarrerak.eus atarian.