Bertsolaritza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Julio Sotok irabazi du Tolosan eta zuzenean sailkatu da Bertsolari Txapelketako finalaurrekoetarako

Bertsolari nafarrak 683 puntu lortu ditu Usabal kiroldegian 1.300 lagun baino gehiago bildu dituen ekitaldian.

20231202222919_julio-soto_

Julio Soto bertsolari nafarrak irabazi du igande honetan Tolosako Usabal kiroldegian egin den Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako lehen faseko bosgarren saioa.

Sotok 683 puntu lortu ditu, bigarren izan den Amaia Iturriotzen (651,5 puntu) eta hirugarren izan den Eli Pagolaren (639 puntu) aurretik.

Finalaurrekoetarako zuzeneko txartela

Garaipenari esker, Julio Sotok finalaurrekoetarako txartela lortu du zuzenean, eta azaroaren 14an Miarritzen kantatuko du.

Tolosakoa txapelketako lehen faseko bosgarren saioa izan da. Txapelketak hurrengo asteburuan jarraituko du Gotaine-Irabarnen eta Agurainen.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X