Txapelketa Nagusia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gernikan-Lumon izango da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketaren hirugarren finalaurrekoa

Agin Laburu, Aitor Bizkarra, Aitor Mendiluze, Ane Labaka, Aner Peritz eta Joanes Illarregi bertsolariak lehiatuko dira, finalaren bila. Sarrera guztiak saldu dira, eta streamingez eta ETB2 ONen ikusi ahalko da.
AITOR MENDILUZE PENTSAKOR EITB
Aitor Mendiluzeren artxiboko irudia.

Larunbatean, azaroak 7, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finalaurrekoa Gernika-Lumon izango da, Jai-Alai frontoian. 17:00etatik aurrera, Agin Laburu, Aitor Bizkarra, Aitor Mendiluze, Ane Labaka, Aner Peritz eta Joanes Illarregi bertsolariak lehiatuko dira, finalaren bila.

Saiorako sarrera guztiak salduta daude, baina sarrerarik ez dutenek streamingez edo ETB2 ONen jarraitu ahalko dute saioa.

Lan hauek egin beharko ditu bertsolari seikoteak: binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian/lau puntuko handian; binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian/lau puntuko txikian; binaka, gaia emanda, zortziko txikian/lau puntuko txikian, puntutan, zortzi bertso osatu arte; banaka, gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian; binaka, gaia emanda, hiruna bertso hamarreko txikian/bost puntuko txikian.

Bertsolaritza

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketaren finalaurrekoa Gernika-Lumon

Agin Laburu, Aitor Bizkarra, Aitor Mendiluze, Ane Labaka, Aner Peritz eta Joanes Illarregi bertsolariak lehiatuko dira, finalaren bila.
Iragarkia
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa streaminga
18:00 - 20:00

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X