Txapelketako finalaurrekoak Eibarrera iritsiko dira, bigarren saiorako
Larunbatean, azaroak 31, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finalaurreakoak Eibarrera iritsiko dira, Ipurua kiroldegira. 17:00etatik aurrera, Alaia Martin Etxebeste, Asier Azpiroz Iztueta, Nerea Elustondo Plazaola, Nerea Ibarzabal Salegi eta Miren Artetxe Sarasola bertsolariek kantatuko dute.
Saiorako sarrera guztiak salduta daude; beraz, streamingez edo ETB2 ONen baino ezingo dituzte bertsoak jarraitu bertsozaleek.
Lan hauek egin beharko ditu bertolari seikoteak: binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian/lau puntuko handian; binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian/lau puntuko txikian; binaka, gaia emanda, zortziko txikian/lau puntuko txikian, puntutan, zortzi bertso osatu arte; banaka, gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian; binaka, gaia emanda, hiruna bertso hamarreko txikian/bost puntuko txikian.
Bertsolaritza