EUSKAL HERRIKO BERTSOLARI TXAPELKETA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Saioa Alkaiza nagusi laugarren saioan

Bertsolari iruindarrak 683 puntu eskuratu ditu Donapaleun jokatutako kanporaketan, eta finalaurrekoetan kantatzeko txartela lortu du.
Alkaiza, Donapaleuko saioan. Argazkia: bertsozale.eus

Saioa Alkaizak irabazi du Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako laugarren saioa, eta zuzenean sailkatu da finalaurrekoetarako. 

Donapaleun (Nafarroa Beherea) jokatu da larunbateko saioa, eta 450 bertsozaletik gora bildu dira Airetik Gelan. 

Ariketa puntuagarri guztiak bukatu ondoren, Alkaizak bildu ditu puntu gehien: 683. Beraz, bertsolari iruindarrak Larraun-Lekunberriko finalaurrekoan kantatuko du urriaren 24an. Oholtza gainean izan diren beste bost bertsolariek puntuazioaren arabera izango dute finalaurrekoetara sailkatzeko aukera. 

Horrela geratu dira puntuazioak: 

  • Saioa Alkaiza Guallar_________683
  • Oihana Iguaran Barandiaran___672.5
  • Maider Arregi Markuleta______659
  • Eneko Lazkoz Martinez_______624.5
  • Iñaki Viñaspre Simon_________613.5
  • Sarai Robles Vitas____________600.5

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X