Julio Sotok irabazi du Biarritzeko finalaurrekoa
Lehenengo itzuliko azken saioa amaituta, erabakita geratu da zeintzuk izango diren bigarren itzulian kantatuko duten 18 bertsolariak. Donostian, Gasteizen eta Bilbon jokatuko da bigarren itzulia.
Julio Sotok irabazi du larunbat honetan Biarritzen jokatu den Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako lehenengo itzuliko azken finalaurrekoa eta zuzenean igaroko da bigarren itzulira. Sotok Donostian kantatuko du azaroaren 21ean. Halaber, osatu dira jada bigarren itzuliko saioak.
1.250 lagun inguru elkartu dira Jai Alai pilokalekuan 17:00etatik aurrera.
Saioa amaituta, honela geratu dira puntuazioak:
- Julio Soto Ezkurdia________________733.5 puntu
- Sustrai Colina Acordarrenteria______713 puntu
- Maddi Ane Txoperena Iribarren______682 puntu
- Oier Etxeberria Zubimendi___________672.5 puntu
- Maddalen Arzallus Antia_____________672.5 puntu
- Andoni Rekondo Izagirre_____________660 puntu
Gaur izan denez lehenengo itzuliko azken saioa, erabakita geratu da zeintzuk izango diren bigarren itzulian kantatuko duten 18 bertsolariak: Lehenengo itzuliko saio bakoitzeko lau irabazleak zuzenean pasatu dira hurrengo fasera; eta irabazleez gain, puntu gehien batzea lortu duten hurrengo 14 bertsolariak ere igaro dira bigarren itzulila.
Horrela geratu dira finalaurrekoen bigarrengo itzuliko saioak osatuta:
Azaroak 21 | Donostia
- Agin Laburu Rezola
- Aitor Mendiluze Gonzalez
- Aner Peritz Manterola
- Joanes Illarregi Marzol
- Julio Soto Ezkurdia
- Saioa Alkaiza Guallar
Azaroak 28 | Gasteiz
- Aitor Bizkarra Ruiz
- Ane Labaka Mayoz
- Beñat Gaztelumendi Arandia
- Maddi Ane Txoperena Iribarren
- Nerea Ibarzabal Salegi
- Sustrai Colina Acordarrenteria
Abenduak 5 | Bilbo
- Alaia Martin Etxebeste
- Amets Arzallus Antia
- Miren Artetxe Sarasola
- Nerea Elustondo Plazaola
- Oihana Iguaran Barandiaran
- Xabat Illarregi Marzol
Finalaurreko guztiak amaitzean, bi itzulitako puntuazioak gehitu egingo dira eta finalaurrekoetatik puntuazio gehien lortu duten zazpi bertsolari igaroko dira finalera.