EUSKAL HERRIKO BERTSOLARI TXAPELKETA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ane Labaka garaile, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako hirugarren saioan

Sarrera guztiak agortuta, lepo egon da Lekeitioko Santi Brouard kiroldegia. Lasarte-Oriako bertsolariak 681 puntu zakuratu ditu, eta zuzenean sailkatu da bigarren faserako.
Labaka bertso bat kantatzen. Argazkia: bertsozale.eus

Ane Labaka gailendu da gaur Lekeition (Bizkaia), Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako hirugarren saioan. Horrenbestez, zuzenean sailkatu da hurrengo faserako, eta Gernika-Lumon kantatuko du, azaroaren 7an.

Txapelketa hasi zenetik lehen aldiz, sarrera guztiak salduta egin dute bertso saioa, Santi Brouard kiroldegian.

Ariketa puntuagarriak osatu ostean, bertsolari lasartearra izan da puntu gehien batu dituena, 681, hain zuzen. Horrela, Gernika-Lumon kantatuko du, azaroaren 7an. Gainerako bost bertsolariek puntuazioaren arabera izango dute finalaurrekoetara sailkatzeko aukera.

Horrela geratu dira gaurko puntuazioak: 

  • Ane Labaka Mayoz____________681
  • Aner Peritz Manterola___________679
  • Maddalen Arzalluz Antia_______677.5
  • Aitor Bizkarra Ruiz_____________676
  • Eneritz Artetxe Eizagirre_________646
  • Aroa Arrizubieta Barredo_________616

Hurrengo bi saioak datorren asteburuan jokatuko dira Donapaleun (Nafarroa Beherea) eta Tolosan (Gipuzkoa), 17:00etatik aurrera. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X