BERTSOLARITZA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Arabako Bertsolari Txapelketaren finala gaur arratsaldean jokatuko da eta zuzenean eskainiko du ORAIN albiste zerbitzuak

Iñaki Viñaspre, Martin Abarrategi, Unai Anda, Aroa Arrizubieta, Maddi Agirre eta Peru Abarrategi nor baino nor gehiago arituko dira Gasteizen, Europa Biltzar Jauregian. Martxoak 3 elkarteak jantziko dio txapela irabazleari.

Sei finalistak, aurkezpenean. Argazkia: bertsozale.eus

Bertsozaleek hitzordua dute gaur Gasteizen, Europa Biltzar Jauregian, han jokatuko baita Arabako Bertsolari Txapelketaren finala. 17:30ean hasiko da norgehiagoka, baina ORAIN albiste zerbitzuak eta ETB1ONek 16:45ean abiatuko dute zuzenekoa

Iñaki Viñaspre, Martin Abarrategi, Unai Anda, Aroa Arrizubieta, Maddi Agirre eta Peru Abarrategi dira finalistak. Horietako hiruk —Peru Abarrategi 2022ko txapelduna, Iñaki Viñaspre beteranoa eta Aroa Arrizubieta 2024ko txapelduna— badakite zer den final bat; besteentzat, berriz, estreinako aldia izango da. Saio ona eskaintzeko asmoz igoko dira denak oholtzara, eta, lehia ahaztu gabe, "lagunarteko finala" izango dela esan zuten aurkezpenean. 

Martxoak 3 elkarteko kideek jantziko diote txapela irabazleari. Aurten 50 urte bete dira 1976ko martxoaren 3ko sarraskia izan zenetik, eta orduko biktimei omenaldia egin nahi izan die Arabako Bertsozale Elkarteak. 

Buruz burukora heldu aurretik, 19 bertso puntuagarri kantatu beharko dituzte sei bertsolariek.

18:00 - 20:00

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X