Aroa Arrizubietak irabazi du Arabako Bertsolari Txapelketako Oiongo saioa
Larunbat honetan abiatu da Arabako Bertsolari Txapelketa eta Aroa Arrizubieta Barredo gasteiztarrak irabazi du Oionen jokatu den lehen saioa. Ondorioz, finalaurrekoetarako pase zuzena eskuratu du.
Hemezortzi bertsolarik ekin diote 2026ko txapelketaren lehen faseari, eta fase horretako lehen norgehiagoka Oiongo Bazterra aretoan jokatu da, erabat beteta zegoela.
Hamairuna bertso puntuagarri kantatu dituzte bertsolariek, eta ariketa guztiak egin ondoren, Aroa Arrizubietak lortu du puntu gehien: 269 puntu.
Honela geratu dira puntuazioak:
Aroa Arrizubieta: 269 puntu
Martin Abarrategi : 256 puntu
Iñaki Viñaspre: 249 puntu
Sabin Abarrategi: 243,5 puntu
Unai Anda : 238,5 puntu
Felipe Zelaieta: 222,5 puntu
Hurrengo saioa otsailaren 15ean izango da Laudi0ko Kasinoan, 17:30ean.