EUSKAL HERRIKO BERTSOLARI TXAPELKETA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Oier Etxeberriak irabazi du Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako bigarren saioa

Etxeberria zuzenean sailkatu da finalaurrekoetako lehenengo itzulira eta Miarritzen kantatuko du azaroaren 14an. Igande honetan Lekeitioan jokatuko da hirugarren saioa.
Oier Etxeberria Altsasun. Argazkia: Bertsozale Elkartea

Oier Etxeberriak irabazi du larunbat honetan, Altsasuko Burunda pilotalekuan jokatu den Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako lehenengo faseko bigarren saioa.

500 bertsozale inguru elkartu dira Altsasun, gaurko saioa ikustera. Ariketa puntuagarri guztiak amaituta, hauek izan dira puntuazioak:

  • Oier Etxeberria Zubimendi_______________672.5
  • Eneko Araiztegi Agirre "Korta"___________659.5
  • Txaber Altube Sarrionandia_____________648.5
  • Imanol Uria Albizuri_____________________647.5
  • Iñigo Mantzizidor Larrañaga "Mantxi"____638
  • Eñaut Martikorena Lizaso_______________637.5

Gauzak honela, Oier Etxeberria zuzenean sailkatu da finalaurrekoetako lehenengo itzulira eta Miarritzen kantatuko du azaroaren 14an. 

Beste bertsolariek lehenenengo fasea amaitu arte itxaron beharko dute finalaurrekoetara sailkatu diren edo ez jakiteko.

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako hurrengo saioa bihar izango da, igandean, Lekeitioko Santi Brouard pilotalekuan. 17:00etan hasiko da saioa eta ez dago jada sarrerik. .

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X