Altsasu

ALTSASU MANIFESTACION PAMPLONA EITB
2026/10/15 - 10:57

Altsasu auziak, 10 urte: "Uste dut noizbait honen atzean nor egon den jakingo dugula"

10 urte igaro dira Altsasuko auzia eragin zuten gertaerak izan zirenetik. Altsasuko Koxka tabernan bi guardia zibilekin eta haien bikotekideekin izandako liskar baten harira, Espainiako Auzitegi Nazionalak zortzi gazte zigortu zituen. Nahiz eta gerora Auzitegi Gorenak espetxe zigorrak murriztu zizkien, urte eta erdi eta bederatzi urte eta erdira arteko zigorrak ezarri zizkien. Adur Ramirez de Aldak eta Jokin Unamunok, zigortutako gazteetako bik, gertaturikoa nola bizi izan duten azaldu dute Euskadi Irratiko Faktoria saioan. Ez dute Justizian sinisten, eta justizia kalean jasotako babesa izan zela nabarmendu dute. Azken zigortuak 2026ko martxoan amaitu zuen zigorra betetzen, baina memoriaren garrantzia azpimarratu dute.

ETXEBIZITZA TURISTIKOAK DONOSTIA PISO TURISTICO SAN SEBASTIAN
2025/07/29 - 08:56

Donostia, Galdakao, Iruñea, Tutera eta Nafarroako beste 19 udalerri sartu dira etxebizitza eremu tentsionatuen zerrendan

Espainiako Aldizkari Ofizialak astearte honetan argitaratu du Hego Euskal Herriko 23 udalerri bizitegi-merkatu tentsionatuko eremu deklaratzen dituen ebazpena. Iruñea eta Tuteraz gain, Nafarroan gune tentsionatu izendatu dituzte Eguesibar, Burlata, Barañain, Zizur Nagusia, Lizarra, Aranguren, Berriozar, Tafalla, Antsoain, Atarrabia, Corella, Elortzibar, Cintruenigo, Baztan, Altsasu, Uharte, Berriobeiti, San Adrian eta Azkoien. 

1 2 3 ... 20 »

Asteko irakurriena