Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Miren Artetxek irabazi du Hazparnen eta zuzenean sailkatu da bigarren faserako

Bertsolari gipuzkoarrak 709 puntu eskuratu ditu lehen saio honetan. Artetxerekin lehiatu diren gainerako bost bertsolariek lehen fasea amaitu arte itxaron beharko dute finalaurrekoetara sailkatu diren edo ez jakiteko.

Artetxe, gaurko saioan. Argazkia: bertsozale.eus

Abian da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa. Gaur, larunbata, Hazparnen (Lapurdi) jokatu dute lehen saioa, eta Miren Artetxe nagusitu da, 709 puntu eskuratuta. Horrenbestez, lasartearra txapelketaren bigarren faserako sailkatu da, eta Eibarren kantatuko du urriaren 31n. 

Gainerako bost bertsolariek —Maddi Ane Txoperena, Xabat Galletebeitia, Unai Anda, Peru Abarrategi eta Eki Mateorena— lehen fasea amaitu arte itxaron beharko dute finalaurrekoetara sailkatu diren edo ez jakiteko.

Honela geratu dira puntuazioak gaurko saioan:

  • Miren Artetxe Sarasola_____________709
  • Maddi Ane Txoperena Iribarren_____691
  • Xabat Galletebeitia Abaroa ________672
  • Unai Anda Delika__________________636,5
  • Peru Abarrategi Sarrionandia_______631
  • Eki Mateorena Zozaia_____________589,5

Txapelketaren lehen faseak zazpi kanporaketa izango ditu, eta 42 bertsolari arituko dira nor baino nor gehiago. 17 pasatuko dira bigarren fasera, finalaurrekoetara, eta 2022ko finalistak batuko zaizkie.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X