Saria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ane Zubeldiak irabazi du “Miguel Hernández” Poesia Gazteko Espainiako Sari Nazionala

Epaimahaiaren ustez, kontra Zubeldiaren lanak “arrazoiaren logika deseraiki eta iraultzen duen mintzaira esperimentala” erakusten du. 

Ane Zubeldia "Kontra" poesia liburuaren egilea
Ane Zubeldia. Argazkia: Susa.

Ane Zubeldia idazleak 2026ko “Miguel Hernández” Poesia Gazteko Espainiako Sari Nazionala irabazi du, kontra (Susa) lanari esker, epaimahaiak gaur egindako bilera batean ebatzi duenez. Espainiako Kultura Ministerioak ematen duen sariak 30.000 euroko ekarpena du.

Epaimahaikideek nabarmendu dutenez, “egileak gorputzaren aldakortasun, igurtzi eta gelditasuna aztertzen du, intentsitate plastiko ez ohikoz eta arrazoiaren logika deseraiki eta iraultzen duen mintzaira esperimental batez”.

Epaimahaiko kideak izan dira María José Gálvez Salvador, Espainiako Kultura Ministerioko Liburu, Komiki eta Irakurketa zuzendari nagusia, Jesús González González Liburu, Irakurketa eta Espainiar Letren zuzendariorde nagusia, Juan Luis Cebrián Echarri Espainiako Errege Akademiako ordezkaria, Xosé María Gómez Clemente (Galiziako Errege Akademia), José Manuel López Gaseni (Euskaltzaindia), María Sevilla París (Katalan Ikasketen Institutua), Àngels Gregori Parra (Hizkuntzaren Valentziako Akademia), Eva Gallud (Espainiako Idazleen Elkargoa), Balbina Prior Barbarroja (Literatura Kritikarien Espainiako Elkartea), Luis Fermín Moreno Álvarez Kazetarien Elkarteen Espainiako Federazioa, Roger Canadell Rusiñol (Unibertsitate Errektoreen Espainiako Elkartea), Carmen María López López (UNEDeko Genero Ikasketen Zentroa), Alana S. Portero (Espainiako Kultura Ministerioa) eta Elisa Fernández Guzmán, iazko deialdiaren irabazlea.

Ane Zubeldia Magriñá (Hondarribia, 1994) Ane García Lopezen heteronimoa da. Itzulpengintza ikasi du, lan horretan dihardu eta musikagintzan ere aritu da, besteak beste Lurra Iñigo Muguruzarekin batera sortu zuen taldean. Literaturari dagokionez, Mejillón Tigre Kolektiboa sortu du, eta Datorren udan ez gara hemen biziko kontakizun bilduma kaleratu berri du. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X