Idazleak
Ixiar Rozasek, Yolanda Arrietak eta Kike Ibañezek jasoko dituzte Euskadi Literatura sariak
Euskarazko Literatura, Euskarazko Haur eta Gazte Literatura eta Literatura Lanaren Ilustrazioa modalitateetan saritu dituzte, Narrugorrik, Zurtz eta El diablo sobre ruedas lanengatik. Urriaren 21ean iragarriko dituzte Gaztelaniazko Literatura, Euskararako Literatura Itzulpena eta Euskarazko Saiakera eta Gaztelaniazko Saiakera modalitateetakoak.
Gipuzkoako liburu dendek “Zaldi bat”, “Kontua eta zikina” eta “Una mujer a quien amar” goraipatu dituzte
Maddi Ane Txoperenaren eleberriak, Eneko eta Ibai Iztuetaren eta Aritz Vieitesen komikiak eta Theodor Kallifatidesen liburuak jasoko dituzte, hurrengo asteartean, Zilarrezko Euskadi sariak, Gipuzkoako Liburudenden Elkarteak “iaz arrakasta komertzial eta ikusgarritasun handiago merezi izan zuten lanak” aintzat hartzeko golardoa.
Ibon Martin: "Itsasbeherak sekretu guztiak agerian uzten ditu"
Idazle donostiarra Euskal Herriko paisaietara itzuli da Bajamar lanarekin, bere hamargarren nobelarekin. Thriller honek Lekeitiora eraman ditu turismoaren, higiezinen espekulazioaren eta bertako bizimoduaren arteko tirabirak.
Ane Cestero ertzainaren inguruko zortzi eleberriko sailari Alma negra lanarekin amaiera eman ostean, idazle donostiarrak agertokia aldatu eta Jon Agirre jarri du istorioaren erdigunean. Familia-medikua da Agirre, eta duela gutxi iritsi da Madrildik kostaldeko herrira. Han, turismo iraunkorraren aldeko influencer baten heriotza ikertuko du.
25 urte eskutik helduta, bitartean
Kirmen Uribek Bitartean heldu eskutik bere poesia liburuaren 25. urteurrena ospatuko du Mikel Urdangarinekin batera, poesia eta musika ikuskizun “intimo eta berezi batean”.
Ane Zubeldiak irabazi du “Miguel Hernández” Poesia Gazteko Espainiako Sari Nazionala
Epaimahaiaren ustez, kontra Zubeldiaren lanak “arrazoiaren logika deseraiki eta iraultzen duen mintzaira esperimentala” erakusten du.
Liburu gutxi ikasgeletan: "Ez baduzu ulertzen irakurtzen ari zarena, galduta zaude bizitzan"
PISA txostenak agerian utzi du Euskal Herriko gazteen irakur ulermenean atzerakada izan dela. Jasone Osoro eta Jon Arretxe idazleek 25 urte daramatzate euren liburuak ikastetxeetan aurkezten, eta ikasgeletan paperezko liburuen presentzia murriztu egin dela sumatu dute. Hala ere, liburu-saltzaileek ez dute salmenten beherakadarik antzeman. Aldiz, irakurtzeko ohituretan aldaketak izan dira: hainbat sortzaile testuak linguistikoki egokitzen hasi dira, eta adinaren araberako egokitzapenei dagokienez, urte bi atzeratzen dituzte; hau da, orain urte batzuk hamar urteko neska-mutilentzako irakurgaiak hamabi urtekoei zuzentzen zaizkie gaur.
Joxan Oiz idazleak jasoko du Xabier Lete literatura beka
Ramon Saizarbitoria: "'Ene Jesus'en ez dago moderno izan nahirik"
Erein argitaletxeak Ene Jesus Ramon Saizarbitoriak 1976an argitaratu zuen eleberria berrargitaratu du. Joxean Muñozen hitzaurre eta ilustrazio sail batek laguntzen du "amari buruz" diharduen istorioa, Muñozen hitzetan, "zaila baino gehiago, gogorra den kontakizuna".
António Lobo Antunes portugaldar idazlea zendu da
Portugalgo literaturaren izen erraldoiak, inkontzientearen eta memoriaren biltzaile eta idazkariak, 83 urte zituen. Euskaraz, “Gauzen ordena naturala” irakur daiteke.
Euskaltzaindiak eta EIEk hitzarmena sinatu dute, idazle gazteei laguntzeko
Euskaltzaindiak eta Euskal Idazleen Elkarteak (EIE) lau urterako akordioa adostu dute. Euskaltzaindiak urtean bi ikastaro emango dizkie EIEren bazkideei, bekak deituko ditu eta mentoretza programa abiatuko du.
Andres Urrutia euskaltzainburuak, Mikel Ayllon EIEko zuzendaritza batzordeko kideak eta Miren Agur Meabe idazle eta Euskaltzaindiaren idazkariak hartu dute parte ituna sinatzeko ekitaldian.
Hitza erdigunean jarriko du Gutun Zuriak berriz, 19. edizioan
'Lauaxeta, ametsen egilea' erakusketa Euskal Abertzaletasunaren Museora iritsi da, Bilbora
Sabino Arana Fundazioaren Euskal Abertzaletasunaren Museoak Lauaxeta, ametsen egilea erakusketa ibiltaria izango du ikusgai Sabin Etxean, Bilbon, martxoaren 12ra arte. Bizkaiko Foru Aldundiak antolatu du erakusketa, museoarekin lankidetzan, Esteban Urkiaga Lauaxeta euskal olerkari eta idazlearen jaiotzaren 120. urteurrena gogoratzeko.
EHUko adituek Unamunoren heriotza ikertzeko lantaldean parte hartuko dute
Zuloaren silueta hitzez marrazten
Harkaitz Cano eta Eider Rodriguez idazleek “Silueta” eta “Dena zulo bera zen” liburuak aurkeztu dituzte Durangoko Azokaren hirugarren egunean, hutsuneak mamitzeko bi ariketa literario zeharo ezberdin.
Jon Arretxe: "Aldatzeko beharra sumatzen nuen"
Jon Arretxe idazleak Toureren istorioak alboratu, eta Txerriak eta loreak eleberri beltza argitaratu du.
Durangoko Azokan izango da salgai.
Karmele Jaio: "Errealitatearen definizio intimo bat egin dut"
Gasteiztar idazleak Harrizko bihotza liburua aurkeztu du, denetariko testuak (hausnarketak, oroitzapenak, aforismoak, poemak...) Atik Zra sailkatuta biltzen dituen lana edo "taupaden alfabeto bat".
Jon Kortazarrek "Gabriel Aresti. Poesia eta gizartea" liburua idatzi du
Irakasle eta ikertzaileak Bilboko poetari eskaini dio bere lan berria (Pamiela, 2025), aurten bertan Lauaxetari buruzko beste liburu bat argitaratu eta gero.
ZuNonHanDA! azoka ibiltariak Durangoko Azoka zabalduko du
Bakardadea eta nortasuna hartuko ditu hizpide Literaktum letren jaialdiak
Donostiako literatura jaialdiak Juan Jose Millas, Eider Rodriguez, Javier Cercas, Laura Chivite, Arantxa Urretabizkaia, Juan Manuel de Prada, Julen Apella, Belen Gopuegui, Harkaitz Cano eta Ignacio Martinez de Pison gonbidatu ditu, besteak beste.