Bakardadea eta nortasuna hartuko ditu hizpide Literaktum letren jaialdiak
Donostiako literatura jaialdiak Juan Jose Millas, Eider Rodriguez, Javier Cercas, Laura Chivite, Arantxa Urretabizkaia, Juan Manuel de Prada, Julen Apella, Belen Gopuegui, Harkaitz Cano eta Ignacio Martinez de Pison gonbidatu ditu, besteak beste.
Eider Rodriguezek azaroaren 14an aurkeztuko du (19:00) "Dena zulo bera zen", Ernest Luch KEn. Argazkia: © Ignacio Pérez
“Niaren oihartzunak: bakardadea eta nortasuna aro globalean”. Lelo horren pean, literatura solasaldiak, afari literarioak, bertso saioa, erakusketak, liburu aurkezpenak, Kutxa Fundazioa Irun Literatura Sarien sari banaketa, antzerki emanaldi bat, irakurraldi musikatuak, errezitaldiak, ibilaldi literarioak eta Literaktum Txikiaren baitan antolatutako haurrentzako eskaintza proposatuko ditu Literaktum letren jaialdiak Donostian, azaroaren 10etik 23ra.
Idazle asko jardungo dira ekitaldi horietan guztietan, hala nola Juan José Millás, Eider Rodriguez, Laura Chivite, Arantxa Urretabizkaia, Carys Davies, Samanta Schweblin, Lourdes Oñederra, Julen Apella, Ignacio Martínez de Pisón eta Belén Gopegui.
Elkarrizketa
Lourdes Oñederra: “Isiltasuna zentsura edo auto-zentsura bada, bakerik gabe bizitzera kondenatzen gaitu”
Halaber, Juan Manuel de Pradak, Javier Cercasek, Ignacio Peyrók, Harkaitz Canok, Agata Loth-Ignaciukek, Fernando Navarrok eta Javier Sierrak ere beren libururik berrienak aurkeztuko dituzte Gipuzkoako hiriburuan.
Halaber, Antonio Machado poetaren jaiotzaren 150. urteurrenean, Angel Marcok errezitaldia egingo du, Jane Austen duela 250 urte jaio zela-eta Espido Freirek hitzaldia emango du eta, Virginia Woolfen Dalloway andrearen argitalpenaren mendeurrenaren harira, literatur solasaldiak eta afari literariora egingo dituzte.
Mil ojos esconde la noche. Cárcel de tinieblas Juan Manuel de Pradaren zein Zahartzaroaren maparen bila Arantxa Urretabizkaiaren liburuen aurkezpenak irekiko du egitaraua, azaroaren 10ean, eta Eskusoinu ibiltaria Iñaki Salvadorren eta Miren Gabirondoren kontzertu eszenikoak itxiko du, azaroaren 23an.
Zure interesekoa izan daiteke
Astiberri Bilboko argitaletxeak Edizio Lan Kultural Onenaren Espainiako saria irabazi du
Astiberrik 25 urteko bidea du atzean, eta “komikigintza goi literaturaren mailara igotzeko egin duen ezinbesteko ekarpena” saritu dio epaimahaiak.
Ramon Saizarbitoria: "'Ene Jesus'en ez dago moderno izan nahirik"
Erein argitaletxeak Ene Jesus Ramon Saizarbitoriak 1976an argitaratu zuen eleberria berrargitaratu du. Joxean Muñozen hitzaurre eta ilustrazio sail batek laguntzen du "amari buruz" diharduen istorioa, Muñozen hitzetan, "zaila baino gehiago, gogorra den kontakizuna".
Marjane Satrapi "Persepolis" komikiaren egilea hil da, 56 urte zituela, "tristurak jota"
Senideek zabaldutako oharraren arabera, Satrapik ezin izan du senarraren heriotza jasan.
Joseba Sarrionandiak "Leturiaren egunkari ezkutua" eleberriaren irakurketa abiatu du
Iurretar idazleak ireki du Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatzen duen Klasikoen Irakurraldi Jarraitua. Leturiaren egunkari ezkutua Txillardegiren liburua irakurriko da aurten.
Zuzenean: Klasikoen XIX. Irakurketa Jarraitua
Bilbo Zaharra euskaltegiaren ekimenez, "Leturiaren egunkari ezkutua" Txillardegiren eleberria irakurriko dute aurten etenik gabe jendaurrean.
Ehunka Joxeba Leturia, ostegunean Arriagan
Hilaren 4an, “Leturiaren egunkari ezkutua” Txillardegiren eleberria irakurriko dute jendaurrean etengabe, Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatzen duen Klasikoen Irakurraldi Jarraituaren 19. edizioan.
Literaturia, literaturaren erritmoan dardarka
Euskal Letren Plaza zabalduko da Zarautzen maiatzaren 29tik 31ra, “Dar-dar” lelopean: liburu azoka, aurkezpenak, perfomancea, mahai inguruak, ikastaroak, musika, kontzertuak…
Pamielak "Lehoikumea" berrargitaratu du, 1948an Orixek euskaratuta erbesteko Jaurlaritzaren eskariz
Lehoikumea album ilustratuak Jacques Preverten testuak eta Ylla argazkilariaren irudiak biltzen ditu, eta Nikolas Ormaetxea Orixek euskaratu zuen 1948an. Erbestean zen Eusko Jaurlaritzaren eskariz euskaratu zen, aberritik kanporatutako haur euskaldunek zer irakurri izan zezaten. Ia 80 urte geroago, Pamiela argitaletxeak moldatu eta berriz argitaratu du.
Egileekin topaketak, azokak eta ibilbide literarioak protagonista, Liburuaren Egunean
Liburuaren Egunaren ospakizuna Hego Euskal Herriko plaza, liburutegi eta kultur etxeetan zentralizatuko da, publiko guztientzat pentsatutako ekimenekin.
Espainiako Kritikarien Elkarteak Eider Rodriguez eta Ane Zubeldia sarituko ditu
Gipuzkoar idazleek lortu dituzte euskarazko sariak: Rodriguezek, narratiba atalean, Dena zulo bera zen lanagatik, eta Zubeldiak, poesian, Kontra liburuari esker.