Anjel Lertxundi sarituko dute Irun literatura sarietan
Azaroaren 22an, 19:30etik aurrera, Kutxa Fundazioa Irun Literatura Sarien 46. edizioko banaketa-ekitaldia izango da Irungo Kontserbatorioan. Ekitaldi horretan, Anjel Lertxundiren ibilbide literarioa sarituko da, Ibilbide Saria aitortuta, Euskal Editoreen Elkarteak (EEE), Euskal Idazleen Elkarteak (EIE), Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak (EIZIE) eta haur- eta gazte-literaturako Galtzagorri Elkarteak osatutako epaimahaiak proposatuta.
Anjel Lertxundik literaturaren esparru guztiak landu ditu: nobela, ipuinak, itzulpenak, egunkarietako artikulu eta zutabeak, saiakerak eta haur- eta gazte-literatura. 1970ean argitaratu zuen bere lehen liburua, Hunik arrats artean, eta 2024an azkena, Berbelitzen hiztegia.
Prentsarako kolaborazio ugari egin ditu, zinema-zuzendari ere izan da (Hamaseigarrenean aidanez bere liburua zinemarako egokitu zuen), eta telebistako gidoilari gisa ere lan egin du.
Kritikaren Sari Nazionala irabazi zuen 1983an eta 1991n Hamaseigarrenean aidanez eta Kapitain frakasa lanengatik. 1999an Euskadi Saria jaso zuen Argizariaren egunak lanagatikm eta 2010ean Espainiako Saiakera Sari Nazionala Eskarmentuaren paperak lanagatik. 2010ean, Rosalia de Castro saria jaso zuen bere ibilbide literarioagatik. Euskaltzaindiko kide urgazlea da 1983tik, eta ohorezko kidea 2021etik.
Irun literatura saria
Ekitaldian zehar, lehiaketaren lau modalitateetako irabazleei saria emango diete: Garazi Kamio Anduagari, Moebiusen Ertzak euskarazko eleberriagatik; Karlos Linazasoro Izagirreri, euskarazko poesiaren atalean, Bazter utzietan lanagatik; Mario Marini, gaztelaniazko CMYK eleberriagatik; eta Marina Casadori, gaztelaniazko poesian, Un mar que nadie mira lanagatik. Saritutako euskarazko liburuak ELKAR argitaletxeak argitaratu eta banatuko ditu, eta Pepitas de Calabaza eta Reino de Cordelia argitaletxeek gauza bera egingo dute gaztelaniazko eleberri- eta poesia-liburu sarituekin, hurrenez hurren. Gaztelaniazko eta euskarazko eleberrientzako sariek 20.000 euro eta garaikur bana izango dituzte, eta bi hizkuntzetako poesia-sariek 15.000 euro eta garaikurra.
Lan horiez gain, epaimahaiak aipamen berezia egin zien Txema García-Vianaren Bidaiak, laztanak eta orbainak euskarazko eleberriari eta Maite Lópezen Las Herasen Oren hilak euskarazko poesia-lanari.
Zure interesekoa izan daiteke
Astiberri Bilboko argitaletxeak Edizio Lan Kultural Onenaren Espainiako saria irabazi du
Astiberrik 25 urteko bidea du atzean, eta “komikigintza goi literaturaren mailara igotzeko egin duen ezinbesteko ekarpena” saritu dio epaimahaiak.
Ramon Saizarbitoria: "'Ene Jesus'en ez dago moderno izan nahirik"
Erein argitaletxeak Ene Jesus Ramon Saizarbitoriak 1976an argitaratu zuen eleberria berrargitaratu du. Joxean Muñozen hitzaurre eta ilustrazio sail batek laguntzen du "amari buruz" diharduen istorioa, Muñozen hitzetan, "zaila baino gehiago, gogorra den kontakizuna".
Marjane Satrapi "Persepolis" komikiaren egilea hil da, 56 urte zituela, "tristurak jota"
Senideek zabaldutako oharraren arabera, Satrapik ezin izan du senarraren heriotza jasan.
Joseba Sarrionandiak "Leturiaren egunkari ezkutua" eleberriaren irakurketa abiatu du
Iurretar idazleak ireki du Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatzen duen Klasikoen Irakurraldi Jarraitua. Leturiaren egunkari ezkutua Txillardegiren liburua irakurriko da aurten.
Zuzenean: Klasikoen XIX. Irakurketa Jarraitua
Bilbo Zaharra euskaltegiaren ekimenez, "Leturiaren egunkari ezkutua" Txillardegiren eleberria irakurriko dute aurten etenik gabe jendaurrean.
Ehunka Joxeba Leturia, ostegunean Arriagan
Hilaren 4an, “Leturiaren egunkari ezkutua” Txillardegiren eleberria irakurriko dute jendaurrean etengabe, Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatzen duen Klasikoen Irakurraldi Jarraituaren 19. edizioan.
Literaturia, literaturaren erritmoan dardarka
Euskal Letren Plaza zabalduko da Zarautzen maiatzaren 29tik 31ra, “Dar-dar” lelopean: liburu azoka, aurkezpenak, perfomancea, mahai inguruak, ikastaroak, musika, kontzertuak…
Pamielak "Lehoikumea" berrargitaratu du, 1948an Orixek euskaratuta erbesteko Jaurlaritzaren eskariz
Lehoikumea album ilustratuak Jacques Preverten testuak eta Ylla argazkilariaren irudiak biltzen ditu, eta Nikolas Ormaetxea Orixek euskaratu zuen 1948an. Erbestean zen Eusko Jaurlaritzaren eskariz euskaratu zen, aberritik kanporatutako haur euskaldunek zer irakurri izan zezaten. Ia 80 urte geroago, Pamiela argitaletxeak moldatu eta berriz argitaratu du.
Egileekin topaketak, azokak eta ibilbide literarioak protagonista, Liburuaren Egunean
Liburuaren Egunaren ospakizuna Hego Euskal Herriko plaza, liburutegi eta kultur etxeetan zentralizatuko da, publiko guztientzat pentsatutako ekimenekin.
Espainiako Kritikarien Elkarteak Eider Rodriguez eta Ane Zubeldia sarituko ditu
Gipuzkoar idazleek lortu dituzte euskarazko sariak: Rodriguezek, narratiba atalean, Dena zulo bera zen lanagatik, eta Zubeldiak, poesian, Kontra liburuari esker.