Donostian etxegabetzekotan zen familia bati iruzurra egin diote etxe berria bilatzean
Azora funtsak etxetik bota behar zuen familiak 1.500 euroko fidantza ordaindu zuen beste etxebizitza bat eskuratzeko.
Saretxe Etxebizitza sindikatuak salatu duenez, Donostiako familia bat etxebizitza-iruzur baten biktima izan da, 1.500 euroko fidantza ordaindu baitu iruzurrezko eskaintza duen etxebizitza bat eskuratzeko.
Kolektibo horren arabera, familia hori Azora fondoaren jabetzako etxebizitza batean bizi zen. Etxebizitzak hainbat kalte zituen eta jabeak "konpontzeari uko egin zion". Hori dela eta, maizterrek egin zituzten konponketak baina, hala ere, "putre funtsaren presioa etengabea eta jasanezina izaten ari da".
Egoera horren ondorioz, beste bizileku bat bilatu zuten, bai higiezinen atari digitaletan, bai agentzietan. Etxebizitza bat aurkitu zutela uste zutenean, fidantza ordaindu zuten (1.500 euro), baina "etxebizitzaren eskaintza iruzurra zen", adierazi du sindikatuak. Hala, familiari "etxebizitza eskubidea urratu zaio", lehenik funts putre baten presioaren ondorioz, eta, ondoren, higiezinen iruzur baten biktima bihurtuta".
Bere ustez, horrelako egoerak berriro gerta ez daitezen, " espekulazioarekin eta errentismoarekin amaitu behar da, etxebizitza oinarrizko eskubide gisa bermatu arte". Hori dela eta, baieztatu dutenez, "aldaketak behetik baino ez dira etorriko, eta antolakuntz da gure berme bakarra".