Gizartea
Riderrak, euripean lanean: erabiltzaileok erantzukizunik dugu?
Joan den larunbateko Bilboko ekaitzaldian grabatutako irudiek eguraldi txarra dagoenean etxez etxeko banaketa-zerbitzua erabili behar den ala ez eztabaida piztu dute. Glovo eta Uberreko banatzaileek euripean eta kaleak urez beteta zeudela lanean jarraitu zuten, eta horrek beste galdera bat sortu du: enpresen erantzukizunaz harago, zer ardura dugu erabiltzaileok?
Etxebizitzen alokairuarekin ustez iruzur egiten zuen gizona atxilotu dute, EITBk kasuaren berri eman ostean
Supermerkatuetan lapurretak egiten zituen talde bat desegin dute eta 10.000 produktu berreskuratu dituzte
Lapurtutako produktuek 102.000 eurotik gorako balioa zuten, eta aipaturiko taldeak Bizkaian gutxienez bost lapurreta egin zituen, Bilbon, Barakaldon eta Santurtzin. Halaber, Araban egindako beste lapurreta batzuk ere ikertzen ari dira.
Hiru gizon gaztek eraso fisikoa eta sexuala egin diote neska adingabe bati Zumaian
Erasoa igande goizaldean egin zioten. Zumaiako Udalak, bestalde, gertatutakoa deitoratu eta babes eta elkartasun osoa helarazi die erasoa jasan duen adingabeari, haren familiari eta ingurukoei. Mugimendu Feminstak, bere aldetik, manifestazioa deitu du ostiralerako, erasoa gaitzesteko.
Harri puska handi bat hormatik askatu eta lurrera erori da Eako kaian
Ez da lehen aldia, izan ere, abuztu amaieran ere beste hainbat harri erori ziren, 100 kilo ingurukoak. Bertan da portuko zuzendaritza egoera aztertzen.
Ostegunean sartuko da indarrean etxebizitza dekretu orokorra, eta azaroaren 15ean, alokairuen gainekoa
Espainiako Aldizkari Ofizialean argitaratu dira. Alokairuaren nahitaezko luzapena jasotzen duena azaroaren 15eko Diputazio Iraunkorrean bozkatuko dute, eta zaila izango da onartzea, EAJk kontra egingo duela iragarri du eta.
El Niño "Godzilla" hemen da eta historiako bortitzena izan liteke
Fenomeno meteorologikoa eratu egin da, eta 3 °C-tik gorako anomalia eragin du Ekuatoreko Ozeano Barean; mundu osoko eguraldian izan ditzake ondorioak.
Gutxienez hiru kilometroko auto-ilarak N-1 errepidean, Iruran, Donostiarako noranzkoan
Auto-ilarak hiru kilometrokoak dira Iruran, Donostiarako noranzkoan. Andoainen, Gasteizerako noranzkoan izandako istripua konpondu dute dagoeneko.
Bi emakume bizkaitar hil ziren Madrilgo jatetxeko suteagatik ikertutakoak auzipetu dituzte, hilketa egotzita
Epaileak arrazoien artean aipatu ditu, besteak beste, jatetxearen dekorazioa, plater batzuk su biziarekin prestatzea eta ebakuazio planik eza.
Iñaki Angulo youtuberraren aurkako ikerketa hasi du Fiskaltzak, Hector Bellerin futbolariari irain homofoboak egiteagatik
Salaketa duela hilabete jarri zuen Kirolaren Gardentasun eta Demokrazia Elkarteak, eta, ondoren, ehun bat pertsonak egin dute bat salaketarekin. Horren harian, oinarrizko eskubideen eta askatasun publikoen aurkako delitu bat egin ote duen ere ikertzen ari dira.
Hoteletako erreserbekin lotutako iruzur kasuen gorakada atzeman du Ertzaintzak
Ertzaintzak, apiril eta irail bitartean, hoteletan erreserbak zituzten pertsonei diru-transferentziak eskatuz egindako iruzurrengatik 98 salaketa jaso ditu. Oraingoz, iruzurraren guztizko zenbatekoa 57.000 eurotik gorakoa da.
Ginekologiako eta bularreko minbiziari eskainitako EITB Maratoiak ikerketa jarriko du erdigunean eta Zea Mays taldearen "Elektrizitatea" abestia izango du soinu-banda
"Konekta zaitez ikerkuntzaren korrontera" izango da EITBk antolatutako elkartasun ekimenaren 27. edizioko leloa, eta herritarrek egingo duten olatu kolektiboa izango da kanpainaren elementu bereizgarria.
Fisikako Nobel saria Francis Halzenek jaso du, jatorri astrofisikoko energia handiko neutrinoak aurkitzeagatik
Beste greba egun bat dute gaur hezkuntzan Iparraldean, baliabide gehiago eskatzeko
Lizeo asko, Baionako Etxepare adibidez, blokeatuta daude joan den ostegunetik. Ikasleek baliabide gehiago eskatzen dituzte, eta gaurko protestak bat egin du irakasleek deitutako grebarekin.
Alokabideren etxebizitza bateko bizilaguna etxegabetu dute Bilboko Atxuri auzoan
AZET Bilboko etxebizitza sindikatuak salatu duenaren arabera, bertan 10 urte bizitzen daramatzan baliabide gutxiko emakume bat etxegabetu dute. Sindikatuaren arabera, Alokabideri ordaindu ezin diolako kaleratu dute, eta ez diote bizitoki-aukerarik eskaini. Jaurlaritzak dio pilatutako zorra oso handia dela, eta, negoziatzen ibili arren, ez duela ordaintzeko gaitasun faltarik frogatu.
Istiluak Bartzelonan, etxebizitza eskubidearen aldeko manifestazio jendetsuaren ostean
Antolatzaileen arabera 120.000 pertsona baino gehiago eta Udaltzaingoaren arabera 20.000 pertsona baino gehiago kalera atera ziren atzo etxebizitzaren egoeraren aurka protesta egiteko. Istiluak izan ziren, edukiontziak erre zituzten, dozena bat lagun baino gehiago atxilotu zituzten, eta hainbat zauritu izan ziren.
Jon Agirre legazpiarraren belarri tortillak nazioarteko lehiaketa bat irabazi du
Goiherri jatetxeko sukaldariak patata tortillaren eta belarriaren arteko fusioa aurkeztu du IV. Nazioarteko Patata Tortilla Txapelketan. Lehiaketa Alacanten egin dute.
Abian da EAEn gripearen aurkako txertaketa kanpaina
Gaur hasi dira herritar zaurgarrienak gripearen txertoa hartzen, beren osasun-etxeetan. 60 urtetik gorakoak, gaixotasun kronikoa dutenak, haur txikiak, haurdun dauden emakumeak eta osasun langileak, besteak beste. Dagoeneko Osakidetzak 100 mila zita baino gehiago eman ditu datozen egunetarako. Gainera, aurten aurrenekoz txertaguneak jarriko dira EAEko hiru hiriburuetan, txanda eskatu beharrik gabe txertoa jartzeko.
Hiru zauritu Mungian, hiru ibilgailuren arteko trafiko istripuan
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenaren arabera, istripua laurak hamar gutxitan gertatu da, Trobika parean, hiru autok talka egin duten eta. Kolpearen ondorioz, hiru pertsona zauritu dira. Horietako bi Gurutzetako ospitalera eraman dituzte (Barakaldo), eta hirugarrena, Urdulizkora.
Bi adingabe dituen familia bat etxegabetu dute Gasteizen
Gasteizen gertatutako azken bi etxegabetzeak salatzeko eta etxebizitza eskubide bermatua izan dadin, Etxebizitza Sindikatu Sozialistak elkarretaratzea deitu du astearterako, 19:00etatik aurrera, Andre Maria Zuriaren plazan.