Gizartea

2026/10/04 - 12:09

Kilometroak festaren urteurren borobila ospatzen ari dira gaur Lazkaon

Gipuzkoako ikastolen jaiak 50 urte bete ditu aurten, eta Ikastolen Elkarteak "sorterrira" itzuli nahi izan du. "Ibilian-ibilian, buelta!" lelopean, gustu guztientzako egitaraua ondu dute antolatzaileek. Besteak beste, Gozategi, Nafarroa 1512 eta Skabidean taldeen kontzertuez, Go¡azenen ikuskizunaz eta bertsolariez gozatu ahalko dute bertaratzen direnek. Tarte luzez ateri eutsiko diola iragarri du Euskalmetek.

2026/10/04 - 08:16

Babacarren senideek hondarribiarren babesa jaso dute manifestazio jendetsu batean

Eserialdia eginez, justizia eskatu dute astelehenean ertzain bati aizto batekin eraso egiten saiatzen ari zela udaltzain batek tiroz hil zuen gizonarentzat. Manifestariek esan dute denek zekitela Babacar ez zegoela ondo eta zentro espezializatu batean egon behar zuela. Astelehenean udaltzain batek Babacarri tiro egin zion biribilgunean loreak jarri dituzte haren argazki baten ondoan. Manifestariek salatu dute gertatutakoak ez duela justifikaziorik, eta Hondarribiko senegaldarren elkartetik adierazi dute mundu guztiak zekiela, Poliziak barne, Babacarrek buruko arazoak zituela.

« 3 4 5 ... 20 »