Gizartea
Bi gizon atxilotu dituzte Iruñean emakume bati sexu erasoa egitea egotzita
Ustezko erasotzaileak eta biktima Aranzadi auzoko kanpalekuan bizi dira, beste hainbat etxegaberekin batera. Eraso egiteaz gain, prostituitzera behartu ote duten ikertzen ari dira.
Manifestazio jendetsua egin dute Santurtzin Anderrentzat justizia eta erreparazioa eskatzeko
Gaztea ekainean hil zen, Santurtziko Udaltzaingoak hura atxilotzeko taser bat erabili eta egun batzuetara. Ander "poliziaren indarkeriaren biktima" gisa aitortzeko eskatu dute bertan bildutakoek.
Ehunka lagun kalera atera dira Euskadin eta Nafarroan, etxebizitzaren negozioaren aurka
LABek premiazko neurriak eskatu ditu espekulazioaren eta inbertsio funtsen aurka. Mobilizazioek aurrera jarraitzen dute Kongresuak etxebizitzari buruzko dekretuak atzera bota ostean.
Etxebizitzaren aldeko protesta dozenaka hiritara zabaldu da, greba orokorrari begira
Etxebizitza Maizterren Sindikatuak jakinarazi du lan-sindikatuekin batera ari dela lanean etxebizitzaren aldeko greba orokorra deitzeko, baina oraindik ez dute datarik zehaztu.
12 lagun zauritu dira Errioxako taberna baten zati bat erorita, eta zortzi osasun zentroetara eraman dituzte
Gertaera San Vicente de la Sonsierrako Tempranillo tabernan izan da, Espainiako Gobernuak Errioxan duen Ordezkaritzak jakitera eman duenez.
102 urteko emakume bat hil da eta 90 pertsona erreskatatu dituzte Albaceten, Madrigueras herrian izandako uholdeetan
Gaztela-Mantxako Juntak jakitera eman duenez, metro koadroko 142 litro ur bildu dituzte Madrigueras Albaceteko udalerrian. Uholdeen ondorioz, 102 urteko emakume bat hil da, urak metro bat baino gehiagoko altuera hartu ostean haren etxe barruan.
Milaka pertsona kalera atera dira Madrilen, etxebizitza eskubidea aldarrikatzeko
"Amaiera eman diezaiogun errentismoari, eta seinala ditzagun errudun guztiak" lelopean, jende multzo batek Madrilgo Alcala kalea zeharkatu du bart.
Euriteek alerta egoeran izango dute Mediterraneoa asteburuan, hainbat abisu aktibo baitaude
Gogotik bota du euria Mediterraneoan. Tarragonan, Les Cases d'Alcanarren gainditu dute errekorra, metro karratuko 226 litro pilatu baitira. Valentziako erkidegoan ere euri jasa handiak egon dira. Peñiscolan, esaterako, metro karratuko 143 litro bota ditu. Euri jasek atseden txiki bat emango dute, baina asteburuan Mediterraneo aldean jarraituko dute, penintsulako gainerako lekuetara zabaldu aurretik.
Milaka pertsona kalera atera dira etxebizitza duina izateko eskubidea aldarrikatzera
Etxebizitzaren aldeko manifestazio jendetsuak egin dituzte ostiral honetan Bilbon, Gasteizen, Donostian eta Iruñean, Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen Sareak deituta.
Juntsen ezezkoak tentsioa areagotu du Solen, eta etxebizitzaren aldeko plataformek greba orokorra dute hizpide
Espainiako Gobernua etxebizitzari lotutako neurriak aurrera eramateko babes bila dabil; bitartean, etxebizitzen aldeko mugimendua mobilizazio gehiago prestatzen ari da.
Euskal Herrian urriaz gozatzeko 10 plan. Zein duzu gogoko?
Urriak kulturaz, gastronomiaz eta aisialdiaz gozatzeko proposamen ugari ekarriko ditu Euskal Herrira. Azokak, jaialdiak, erakusketak, ikuskizunak, tradizioak, aire zabaleko egitasmoak... Denetik izango da datorren astean aukeran.
Alerta euriagatik penintsulako ekialdean, 150 l/m² baino gehiagorekin Castellon
Epaileak espetxera bidali du Iruñeko eskola batean ikaskidea sastatu zuen gaztea
Instrukzioa daraman epaileak giza hilketa saiakera egotzi dio, eta ihes egiteko arrisku handia dagoela uste du.
Loiu eta Bartzelona arteko hainbat hegaldi bertan behera gelditu dira Mediterraneoko denboralearen ondorioz
"Eguraldi ona egon arren, gripea iazko ezaugarri berberekin ari da heltzen"
Alberto Martinez Osasun sailburuak ohartarazi du gripeak iazko joera berbera hartu duela. Nolanahi ere, medikuntza prebentiboan aditua den Pello Latasa sendagileak adierazi du gripearen larritasun maila ez dela aldatu.
Gizarteak euskararekin zer harreman duen hobeto ulertzeko entzute prozesua abiatu du Eusko Jaurlaritzak
Ikerketak Euskal Herriko zazpi lurraldeetako ahotsak bilduko ditu, banakako 600 elkarrizketa eta 12 talde fokalen bitartez, euskararen inguruko esperientziak, emozioak eta narratibak ezagutzeko.
Nafarroako San Juan de Dios Ospitaleak uko egiten dio eutanasia aplikatzeari
Nafarroako Arartekoak egiaztatu du itunpeko zentroan hiltzeko laguntza eskatzen duten pazienteak sistema publikora eramaten dituztela, eta, beraz, zainketa aringarriak zuzenean Nafarroako Unibertsitate Ospitalean emateko eskatu du.
Non eta noiz har dezaket gripearen txertoa?
Aurtengo kanpainan, txertoguneen bidez, txertaketa herritarrengana hurbiltzen saiatu da Osakidetza. Horietan, txertoa hartu nahi dutenek hitzordurik gabe egin ahal izango dute. Txertoa hartzeko ordutegiak eta lekuak kontsultatu, hemen.
Ikasleen protestekin bat egin dute Baionan
Hezkuntza baldintza hobeak eskatzeko mobilizazioa joan den astean hasi zen Parisko eskualdean eta herrialde osora zabaldu da. 600 atxilotu baino gehiago eta dozenaka zauritu daude Frantzia osoan. Ikasle batek grabatutako irudiak dira.
Hauek dira urriaren 1ean indarrean sartu diren DGTren arau berriak
Autoan, motoan zein patinete elektrikoan dabiltzanentzako DGTren trafiko-arau berriak urriarean lehenengoan sartu dira indarrean. Bideo honetan, isuna saihesteko kontuan hartu beharreko aldaketa garrantzitsuenak laburbildu dizkizugu.