ATXILOKETA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat atxilotu dute Bilboko etxebizitza batean 'impresioning' teknikaren bidez lapurtzea egotzita

Sarrailan material moldagarri bat sartzen dute lapurrek, eta, horrela, giltzaren kopia bat lortzen dute segundo gutxian, atea behartu beharrik gabe. Ustezko lapurra 16 aldiz atxilotu dute, azken hilabeteetan 5 aldiz. 

Ertzaintzak 36 urteko gizaseme bat atxilotu du iragan irailean Bilboko etxebizitza batean lapurreta egitea egotzita. 'Impresioning' teknika erabili zuen, hau da, sarrailan material moldagarria sartu zuen segundo gutxian giltzaren kopia bat lortzeko. Horrela, etxeko atea behartu gabe ireki ahal dute lapurrek sarraila, arin eta garbi. 

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ohar bidez jakinarazi duenez, aurretik 16 aldiz atxilotu dute gizona, azken 5 hilabeteetan 5 aldiz, EAEn egindako lapurretengatik. 

Kasu honetan, Bilboko Matiko auzoko etxebizitza baten giltzaren kopia bat egin zuen, eta dirua eta urrezko lepoko bat ostu zituen. Konplize batek, 32 urteko gizonezko batek, zaintza lanetan lagundu zion. 

Lapurretaren ustezko egile materiala epailearen esku utzi dute jada. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X