ELIKADURA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eroskik Euskal Herrian merkaturatutako arrautza batzuetan salmonella egon daitekeela ohartarazi dute

Eragindako produktuak oilategiko oilo solteen arrautza freskoak dira, M, L eta XL tamainakoak, eta dozena erdi, dozena bat eta dozena eta erdiko ontzietan merkaturatzen dira. Alertak 0222F XXXX kodearekin identifikatutako loteei eragiten die.
(Foto de ARCHIVO)

Huevos, a 20 de noviembre de 2025, Madrid (España). El precio de los huevos en España se ha disparado un 22,5% interanual en octubre según los datos confirmados por el INE, y su precio se incrementó un 5,1% en valores mensuales, acumulando un repunte del 21,7% en lo que va de año. Sin embargo, el ministro de Agricultura, Pesca y Alimentación, Luis Planas, ha expresado este jueves que la gripe aviar tiene un impacto “muy limitado” sobre la producción y los precios y ha hecho un llamamiento a mantener y cumplir las medidas ya implantadas.



Jesús Hellín / Europa Press

20 NOVIEMBRE 2025;HUEVOS;GRIPE AVIAR;MADRID;GRANJA;GALLINAS

20/11/2025

Kaltetutako produktuak oilategian aske hazitako oiloen arrautza freskoak dira. Artxiboko argazkia: Eroski

Eroski markako hainbat arrautza-sortatan Salmonella enteritidis bakterioa egon daitekeela ohartarazi dute osasun arloko agintariek. Produktu horiek Euskal Herrian banatu dituzte. Espainiako Elikagaien Segurtasun eta Nutrizio Agentziak (AESAN) alerta jaso du Informazio Trukerako Sistema Azkar Koordinatuaren (SCIRI) bidez, euskal osasun agintarien abisuaren ondoren.

Kaltetutako produktuak oilategian aske hazitako oiloen arrautza freskoak dira, M, L eta XL tamainakoak. Dozena erdiko, dozena bateko eta dozena eta erdiko kutxetan merkaturatu dituzte. Zehazki, 0222F XXXX kodea duten loteei eragiten die alertak, azaroaren 22tik abenduaren 1era bitarteko kontsumo-data lehenetsia dutenak.

Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) eta Nafarroan ez ezik, Andaluziara, Gaztela-Mantxara, Gaztela eta Leonera, Errioxara, Madrilera eta Murtziara ere banatu dituzte hasiera batean. Hala ere, AESANek ez du baztertzen beste autonomia erkidego batzuetara ere iritsi izana.

Horren aurrean, kontsumitzaileei arrautza horiek ez jateko gomendatu die agentziak. Agintari eskudunei ere jakinarazi diete, kaltetutako produktuak salmenta-zirkuituetatik kentzen ari direla egiaztatzeko.

Bestalde, arrautza horietakoren bat jan eta salmonelosiarekin bat datozen sintomak dituzten pertsonek osasun-zentro batera jo behar dute. Sintoma ohikoenak beherakoa, gorakoak, sukarra eta buruko mina dira.

AESANek ontzietako datuak arretaz egiaztatzeko eta osasun agintarien gomendioei jarraitzeko eskatu die herritarrei, osasunerako arriskuak saihesteko.

Alerta alimentaria por posible salmonela en huevos de la marca Eroski distribuidos en Euskal Herria

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X