HAUTESKUNDE OROKORRAK

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hauteslekuak zabalik Hego Euskal Herrian

Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan 2,35 milioi pertsona baino gehiago daude deituta hauteskunde orokorretan botoa ematera. Parte-hartze handia espero da gaur.

PORTUGALETE (BIZKAIA), 29/11/2026.- Primeras votaciones a la elecciones generales en un colegio electoral en la localidad vizcaína de Portugalete. EFE/Luis Tejido

Lehen herritarrak botoa ematen Portugaleteko hautesleku batean. Argazkia: EFE

Gorabeherarik gabe ireki dituzte hauteslekuak Hego Euskal herrian, 09:00etan puntuan, mahaiak osatu ondoren. Guztira 2,3 milioi pertsonak baino gehiagok dute botoa emateko eskubidea Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan, eta parte-hartze handia espero da.

Espainiako Gobernuaren EAEko Ordezkaritzak esan duenez, 09:00etan "ia hauteskunde-mahai guztiak zeuden osatuta" eta "ez da arazo aipagarririk izan".

Euskadin, 5.382 hautetsontzi jarri dira 2.691 mahaitan, 713 hauteslekutan: 101 Araban, 336 Bizkaian eta 276 Gipuzkoan. Herritarrek Kongresurako 18 diputatu eta 12 senatari aukeratuko dituzte Euskal Autonomia Erkidegoan.

Guztira, 1.820.645 herritarrek izango dute botoa emateko aukera, lurraldean bizi diren 824.886 pertsonak eta atzerrian bizi diren 92.670ek, hain justu. Correosek, berriz, posta bidezko 69.495 boto onartu ditu Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.

Nafarroan, 535.313 pertsona daude deituta hauteskunde orokorretan parte hartzera, eta 956 hauteskunde-mahai prestatu dira 362 hauteslekutan. Aparteko gertakaririk gabe hasi da Foru Erkidegoan ere hauteskunde-eguna, Gorte Nagusietan nafarrak ordezkatuko dituzten 5 diputatuak eta 4 senatariak aukeratzeko.

Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzako iturriek jakinarazi dutenez, ez da gorabehera aipagarririk izan, NAN digitala irakurtzeko gailu batzuetan izandako gorabeherak salbu. Hauteskunde hauetan lehen aldiz erabili ahal da NAN digitala boto-emailea identifikatzeko.

Gorabeherarik gabe Espainiako gainerako tokietan

Espainiako datuei dagokienez, hauteskunde-mahaien % 99,86 normaltasunez osatu dira 10:00etarako. Barne Ministerioaren datuen arabera, guztira 61.033 mahai osatu behar ziren, eta 60.952 zeuden irekita ordu horretarako.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X