Hauteskunde orokorrak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Dena prest bi blokeren arteko hauteskunde orokorretarako

Inkestek garailetzat jotzen dute eskuinak osatutako blokea (PP eta Vox), eta ezkerrak mobilizaziorako deia egin du ezustekoa emateko. Euskadin, galdeketek abantaila eman diete PSE-EEri eta EH Bilduri. 

Carteles de la campaña a las elecciones generales del 29N en Euskadi



EUROPA PRESS

26/11/2026
Hauteskunde-kanpainako kartelak. Argazkia: Europa Press

Dena prest dago azaroaren 29ko hauteskunde egunari hasiera emateko. Oraingo honetan, Espainiako Kongresuko eta Senatuko ordezkariak hautatuko dituzte herritarrek, eta, ondoren, diputatuek Espainiako Gobernua osatuko duen presidentea aukeratuko dute.

38.616.949 herritarrek dute botoa emateko eskubidea, bi blokek (eskuina eta ezkerra) markatu dituzten hauteskundeetan.

Inkesten arabera, PP izango da lehen indarra, botoen % 30,3 eta % 31,9 bitartean bilduta. PPren eta Voxen arteko koalizioak aise gaindituko luke 176 aulkien muga, eta gehiengo absolutua eskuratuko lukete. PSOEk aldea murriztu du kanpainan, eta mobilizatzeko deia egin du.

EAEn, inkestek abantaila eman diete PSE-EEri eta EH Bilduri. EAJ hirugarren indarra izango litzateke.

Hauteskunde eguna

09:00etan irekiko dituzte ateak hauteslekuek, eta 20:00ak arte egongo dira zabalik. Behin ateak itxita, botoak zenbatzen hasiko dira, eta aurrez aurre emandakoak eta posta bidez bidalitakoak zenbatuko dituzte mahaiko kideek, atzerrikoak izan ezik, horiek hurrengo egunetan zenbatuko baitituzte.

Igandean, agerraldia egingo dute 10:30ean, mahaien osaketari eta bozketaren hasierari buruzko informazioa emateko. Hurrengo agerraldia 14:30ean izango da, 14:00ak arte erregistratutako parte-hartzearen datuak emateko, eta 18:30ean, berriz, 18:00ak arte emandako boto kopuruaren berri emango dute.

20:00etan hauteslekuak itxi ostean, 22:30 inguruan (zenbaketaren arabera), prentsaurrekoa emango dute Fernando Grande Marlaska Barne ministroak eta Elma Saiz Espainiako Gobernuaren bozeramaileak, behin-behineko datuak emateko.

Hautesleak eta ordezkariak

Euskadin 1.820.645 hautesle daude deituta hauteskunde hauetan botoa ematera, 2023ko hauteskundeetan baino % 1,76 gehiago. Nafarroan, berriz, 535.313 lagunek dute botoa emateko eskubidea.

Euskadin bizi diren 1.727 975 pertsonak (CER botoa) eta atzerrian bizi diren 92.670ek (CERA botoa) osatu dute errolda. Nafarroan, berriz, 34.900 dira atzerrian bizi direnak.

7.294 hautetsontzi egongo dira, 1.075 hauteslekutan eta 3.648 mahaitan banatuta: 101 hautesleku izango dira Araban, 336 Bizkaian, 276 Gipuzkoan eta 362 Nafarroan.

Aukeratuko diren ordezkari kopuruari begiratuta, Bizkaiak 8 diputatu aukeratuko ditu Kongresurako (350 dira guztira), Gipuzkoak 6, Nafarroak 5 eta Arabak 4. Senaturako hautagaiei dagokienez, lurralde bakoitzeko 4 aukeratuko dira.

Posta bidezko botoa

Gurean, 90.392 pertsonak eman dute posta bidezko botoa: 69.495ek EAEn eta 20.897k Nafarroan. Aurreko hauteskunde orokorrekin alderatuz gero, kopuru nabarmen txikiagoa da, baina kontuan izan behar da opor garaian izan zirela 2023ko hauteskunde orokorrak.

Boto horiek lurraldez lurralde bereizita, 37.760 eman dira Bizkaian; 9.496, Araban; 22.239, Gipuzkoan, eta 20.897, Nafarroan.

Azaroaren 29ko berrikuntzak

Berrikuntzak izango dira hauteskunde hauetan, NAN digitala mugikorrean erakutsi ahal izango baita. Hauteskunde-mahai guztiek irakurgailu elektroniko bat (MiDNI) izango dute lehen aldiz, mugikorraren bidez identifikatu nahi duten hautesleentzat.

Gainera, etxez etxeko boto irisgarria erabiltzeko aukera izango da. Lehen aldiz, ikusmen-desgaitasuna dutenei egokitutako botoa etxera bidaliko zaie. hirukoiztu egin dira aurten: 2023an 28 izan ziren; hauteskunde hauetan, berriz, 98 izan dira.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X