ZUZENEAN

A29

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sanchezek "mobilizazio historikoa" aurreikusi du eta hautesleei "masiboki" botoa emateko deia egin die

Eskuinera bira egin ala gobernu aurrerakoiari eutsi, horra gaurko hautua. EAEn, EH Bildu eta EAJ lehian izango gara Madrilen euskal ahotsa nork ozenago ordezkatuko. Hego Euskal Herrian 2,3 milioi pertsonak baino gehiagok dute botoa emateko eskubidea. Parte hartze handia espero da.

MADRID, 29/11/2026.- El presidente del Gobierno y candidato a la reelección, Pedro Sánchez, ejerce su derecho al voto en las elecciones generales este domingo en un colegio electoral de Madrid. Los colegios electorales abrieron en España a las 9.00 horas (8.00 GMT) de este domingo para los comicios generales que renovarán el Congreso y el Senado, las dos cámaras parlamentarias, y de los que saldrá el próximo Gobierno.  EFE/Ballesteros

Boto paperak prest daude hauteslekuetan. Argazkia: EFE

A29ko ordutegiak

09:00etatik, hauteslekuak zabalik
10:30ean, mahaien osaketari eta hauteslekuen irekierari buruzko datuak
14:30ean, lehen parte hartze datuak
18:30ean, bigarren parte hartze datua
20:00etan, hauteslekuak itxita
22:30etik aurrera, behin-behineko datuak

Sanchez, bozkatu duen lehen hautagai

Espainiako Gobernuko presidentea eta PSOEko hautagaiak Madrilgo Nuestra Señora del Buen Consejo hauteslekuan eman du botoa. 

Bozkatu ostean kazetarien aurrean egindako adierazpenetan, herritarrak "mobilizatzera, parte hartzera eta bozkatzera" animatu ditu. Izan ere, horren iritzian, parte hartzea gero eta handiagoa izan, gero eta hobeto adieraziko da Parlamentuan herritarren "gehiengoaren borondatea". 

Sanchezen arabera, parte hartzea "historikoa" izango da, eta hala, "sentsazio onak" ditu gaurkoan.

Iragarkia
18:00 - 20:00

BIDEOA: Horrela zabaldu dituzte hauteslekuak

Iragarkia
18:00 - 20:00

"Normaltasunez" ireki dituzte hauteslekuak

Hauteskunde eguna "normaltasunez eta gorabeherarik gabe" abiatu da EAEn, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko iturriek jakinarazi dutenez. 

Hasi da eguna argitzen, goibel

Goizeko lehen argiak apalduta daude zeruan. Izan ere, giro makurra izango da, eguraldiari dagokionez, A29 honetan. Fronte bat sartuko da eta euritara joko du eta nabarmen hoztuko du. 

A29RAKO IRAGARPENA

Euria izango da protagonista hauteskunde egunean, arratsaldean tartekatuago egingo badu ere

EITB

Goizean fronte bat sartuko da Bizkaitik, eta hoztu eta euritara joko du. Batez ere isurialde atlantikoan bustiko du; Gasteiztik eta Iruñetik behera, berriz, ez du apenas egingo. Arratsaldean, aterguneak eta zaparradak tartekatuko dira. Fresko egingo du, eta maximoek ez dute 15 ºC-ko langa pasatuko.

FOTODELDÍA BILBAO, 25/11/2026.- Un hombre camina bajo la lluvia en Bilbao este miércoles, jornada en que el Departamento vasco de Seguridad ha activado sendos avisos amarillos por olas, viento y precipitaciones persistentes, una adversa meteorología que se concentra principalmente en la vertiente cantábrica de Euskadi. EFE/ Miguel Toña

Datu interaktiboak ORAINen

Albisteen plataforma digitalak jauzi kualitatiboa egingo du hauteskunde gauean. Batetik, emaitzak xehetasun handiz kontsultatzeko aukera izango da, eta bestetik, datuekin elkarreragin ahalko dute erabiltzaileek. 

Iragarkia
18:00 - 20:00

Hasi dira mahaiak osatzen

Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), 713 hausleku izango dira eta 2.691 mahai. 

Nafarroan, 263 hauteskunde mahai daude 27 hauslekutan banatuak. 

EITBk inoizko datu hedapen handiena egingo du hauteskunde gauean

HAUTESKUNDE OROKORRAK

EITB

EITBk datuetan eta haien bistaratzean oinarritutako jarraipen teknologiko aitzindaria eskainiko du. ORAIN plataformak datu interaktiboen hedapen berezia egingo du eta ETB1 ONek eta ETB2 ONek berrikuntza bat gehituko diete saio bereziei: L itxurako leiho berri bat. Bertan datuak, lurraldeetako mapak, emaitzen bilakaera eta balizko akordioei buruzko proiekzioak uneoro ikusgai izango dira.

Iragarkia
18:00 - 20:00

Bi parte hartze datu eta behin-behineko emaitzak, 22:30etik aurrera

Lehen parte hartze datuak 14:30ean eskainiko dituzte, eta bigarrenak, 18:30ean. 22:30etik aurrera, lehen emaitzak ezagutaraziko ditu Espainiako Gobernuak. 

Lydia del Canto Espainiako Komunikazio Estatu idazkaria. EFE

Hego Euskal Herrian 2,35 milioi herritarrek dute boto eskubidea

Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) 1.820.645 pertsonak dute bozkatzeko eskubidea; 535.313 dira Nafarroan. 

Horietatik, 69.000 gaztek lehen aldiz izango dute botoa emateko aukera. 

 

A29ko hautua: eskuinara bira ala gobernu aurrerakoiari eutsi

Iritsi da hauteskunde eguna. Kanpaina zakarra izan da oraingoa, oso polarizatua. Orain arte kaleratutako inkestek PP-Vox blokea jo dute irabazletzat, baina ez da baztertzen talde progresisten sorpasso-a ere. Herritarrek dute azken hitza. 

Hauteskunde kanpainako kartelak. Europa Press