29A

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Botoen % 60 zenbatuta, PSNk irabazi ditu hauteskundeak Nafarroan, bi eserleku lortuta

UPN-PP koalizioa bigarren geratu da, eta Kongresurako beste bi ordezkari lortu ditu. Bosgarren eserlekua EH Bildurentzat da, boto kopuruan gora eginda.

PAMPLONA, 29/11/2026.- Decenas de ciudadanos ejercen su derecho al voto en el Colegio Vázquez de Mella de Pamplona, este domingo. EFE/Villar López
Un colegio electoral de Pamplona. Foto: EFE.

El PSN-PSOE ari da hauteskunde orokorrak irabazten Nafarroan, Barne Ministerioak emandako lehen datuen arabera. Botoen % 60 zenbatuta, Kongresurako botoen % 32,18 eskuratu ditu, eta horri esker bi eserleku izango ditu.

Nafarroak Kongresuan dituen bost eserlekuak honela banatuta daude une honetan: bi PSN-PSOErentzat, bi UPN-PP koalizioarentzat eta bat EH Bildurentzat.

Maria Chivite presidentea buru duen PSN-PSOEk botoen % 32,18 eskuratu du momentuz. 2023an baino lau puntu gehiago dira; orduan, botoen % 27,36 eskuratu zituen.

Bigarren postuan UPNk eta PPk osatutako koalizioa dago. Bi alderdiek indarrak batu dituzte hauteskunde orokor hauetan, 2023ko emaitzak hobetzeko helburuarekin. Orduan, bakoitza bere aldetik aurkeztu zen, eta eserleku bana lortu zuten. PPk botoen % 16,7 eskuratu zituen, eta UPNk % 15,2. Oraingoz, bien artean botoen % 29,14 lortu dituzte, eta banatuta aurkeztu zirenean adina eserleku eskuratu dituzte.

EH Bildu hirugarren postuan dago, Kongresuan eserleku batekin. Orain arte, botoen % 21,78 eskuratu du, 2023an baino lau puntu gehiago; orduan, % 17,2 lortu zuen.

Kongresuan ordezkaritzarik gabe geratu dira gainerako hauteskundeetara aurkeztutako alderdiak. Une honetan, Voxek botoen % 8,20 lortu ditu, Frente Amplio koalizioak % 3,50 eta Geroa Baik % 1,54.

Senatuari dagokionez, PSNk bi ordezkari lortu ditu une honetan Goi Ganberan, aurreko hauteskunde orokorretan baino bat gutxiago, eta EH Bildu eta ERCren arteko koalizioak bi senatari lortu ditu.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X