HAUTESKUNDE OROKORRAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Anekdotaz beteriko hauteskunde eguna

Azaroaren 29 honetan, ia 40 milioi herritarrek dute botoa emateko aukera, eta egunean zehar hainbat pasadizo bitxi eta bitxikeri izan dira hauteslekuetan.

GRAFCVA7464. VALENCIA, 29/11/2026.- Una persona ejerce su derecho a votar en un colegio electoral de Valencia ante el lienzo "Visión de San Vicente Ferrer predicando el Juicio Final" del pintor valenciano José Benlliure y Gil este domingo en el que un total de 3,8 millones personas pueden votar en la Comunitat Valenciana a partir de las 9 horas, cuando se abren los 2.194 colegios electorales (1.157 en Valencia, 697 en Alicante y 340 en Castellón), con 6.195 mesas (3.207 en Valencia, 2.234 en Alicante y 754 en Castellón), 16.168 urnas y 42,2 millones de papeletas. EFE/Biel Aliño

Valentziako hautesleku bat, "San Bizente Ferrer Azken Epaiketa predikatzen" izeneko margolanaren aurrean. Argazkia: EFE.

Azaroaren 29ko hauteskunde-egunak hainbat bitxikeria utzi ditu, eztabaida politikotik harago. Hauteslekuak eratzeko izandako atzerapenek, teknologia berriekin sortutako arazoek eta aurreko belaunaldiei egindako keinuek osatu dute eguneko pasadizoen iruditegia.

Anduezaren jaka

Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiak bozkatzen ari zen une bateko argazkia partekatu du Twitterren. Irudian, jaka marroi bat darama soinean, eta azaldu du bere aitonarena zela. Hain zuzen ere, bere aitonak duela 50 urte lehen aldiz bozkatu zuenean zeraman jaka bera da.

"Nire aitonak 47 urte zituen orduan, nik orain ditudan urte berak", idatzi du Anduezak. Horrez gain, hauteskunde hauen ondoren "duela 50 urteko gauza bakarra modan jartzea honelako jakak izatea" espero duela adierazi du.

Monica Garciaren NAN digitala

Monica Garcia Osasun ministroa Madrilgo hauteslekura joan da botoa ematera, NAN digitala erabilita. Hala ere, estaldurarik ez zuenez, ezin izan du aplikazioa erabili.

NAN fisikoa etxean utzi duenez, eta une batzuetan zer egin ez zekiela geratu ondoren, hauteskunde-mahaiko hainbat kidek eraikinetik kanpora lagundu diote, aplikazioa ireki eta nortasuna egiaztatu ahal izateko.

08:00etan osatu da lehen hauteskunde-mahaia

Goizeko 08:00etan osatu dute lehen hauteskunde-mahaia, Castelloko Burrianako udal kiroldegian. Aurreikusitako orduan bertan izan da.

Hauteslekura, Guardia Zibilaren laguntzarekin

Andorran (Teruel), Guardia Zibilak hauteskunde-mahai bateko titularra eta ordezkoa aurkitu eta hauteslekura eraman ditu. Biak ez dira aurreikusitako orduan agertu, eta, ondorioz, mahaia ezin izan da hasieran normaltasunez osatu.

Hautestontziak ixten azkarrena

Errioxako Villarroya herria izan da, beste behin, hautestontziak ixten lehenengoa, baina oraingoan ez du bere marka gainditu. Erroldan bederatzi bizilagun zeuden; horietako batek posta bidezko botoa eskatu zuen. Correosek boto hori hauteskunde-mahaira garaiz ez eramateak minutu batzuk atzeratu du bozketa ixtea.

Hainbat hauteslekuk bozketa-ordutegia luzatuko dute

Guztira, 15 hauteslekuk ohiko ordutegia luzatuko dute bozketa, hainbat gorabehera direla eta. Besteak beste, hauteskunde-mahaiak osatzeko atzerapenak, erroldako arazoak, zerbitzuaren etenaldiak eta boto-paperen falta izan dira.

Eragindako hauteslekuak Burgos, Valladolid, Soria, Malaga, Alacant eta Sevilla probintzietan daude.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X