Irene Monterok politika eta Europako eserlekua utzi ditu, Kongresuan sartzea lortu ez duelako
Irene Montero eurodiputatu eta Podemoseko Madrilgo zerrendaburuak iragarri du "politika instituzionala" eta Europako Parlamentuko eserlekua utziko dituela, Kongresura itzultzea lortu ez duelako eta bere alderdiaren emaitzak "oso txarrak" izan direlako.
Podemosen egoitzan egindako agerraldi labur batean, atsekabetuta agertu da eskuinaren garaipenaren aurrrean, "tristuraz, amorruz eta beldurrez betetako gau bat" dela iritzita.
Ohartarazi duenez, garai "okerragoak" datoz orain. Horregatik ezinbestekotzat jo du "amonek utzi zizkiguten borrokarako tresna guztiak erabiltzea", eta nabarmendu du gizartearen gehiengoak ondorioak jasango dituela: "emakumeek, etorkinek, pentsiodunek, ikasleek, maizterrek eta osasun publikoko pazienteek", besteak beste.
Bukatzeko, Monterok esan du militante gisa borrokan jarraituko duela
"espazio seguruak sortzeko, berrantolatzeko eta eskuinari irabazteko".