This text has been automatically translated, it may contain errors or inaccuracies.
“Gabrielen ispiluetan barrena”
Favorite
Remove from my list

Idazleak, Garbriel Arestiren ispiluari begira

Ostiralean, azaroak 14, Edorta Jimenezek, Sonia Gonzalezek, Tere Irastorzak, Harkaitz Canok, Iñigo Astizek eta Leire Vargasek galdera honi erantzungo diote Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan: “Zer ikusten duzu Arestiren ispiluan zeure burua islatzen duzunean?”.
Gabriel Aresti erakusketa Foru Liburutegian
"50 urte ba(GA)rik" Gabriel Arestiren omenezko erakusketa

Aurten, 50 urte bete dira Gabriel Aresti idazlea hil zela, eta Euskaltzaindiak hainbat ekitaldi antolatu ditu urteurrena dela eta, Euskal Herriko Unibertsitateko Gabriel Aresti Katedrarekin, Gabriel Aresti Kultura Elkartearekin eta Bilboko Koral Elkartearekin elkarlanean, Eusko Jaurlaritzaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Bilboko Udalaren, EITBren eta BBK Fundazioaren babesa duela.

Ostiralerako, azaroak 14, Euskaltzaindiak egun osoko jardunaldia antolatu du, Gabriel Arestik euskal idazleengan izandako eragina aztertzeko. Zer ikusten duzu Arestiren ispiluan zeure burua islatzen duzunean? Galderari erantzungo diote Edorta Jimenezek, Tere Irastortzak, Harkaitz Canok, Sonia Gonzalezek, Iñigo Astizek eta Leire Vargasek.

Solasaldia goizean izango da (09:30-13:30), Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan, eta arratsaldean antzerkia eta musika jarriko dute Mikel Martinezek (Olerkari bakarrizketa, 19:00) eta Eñaut Elorrietaren (Aresti kantatuz kontzertua, 19:30) eskutik. 

Euskaltzaindiak Arestiren omenez antolatutako  jardunaldiaren kartela

You might like

Load more