Ce texte a été traduit automatiquement, elle peut contenir des erreurs ou des inexactitudes.
Europa
Garder
Supprimer de ma liste

EBZk % 2an mantendu ditu interes-tasak, aurreikuspenak beteta

Christine Lagardek ohartarazi du merkataritza-tentsioek eta horiei lotutako ziurgabetasunek euroguneko jarduerari dakarkion arriskuaz, eta horiek azkar konpontzeak eurogunerako pizgarri izan daitekeela ziurtatu du.

Photo of the Governing Council Press Conference at the ECB. President Christine Lagarde and Vice President Luis de Guindos present the latest monetary policy decisions and answer questions from journalists, Frankfurt, 24 July 2025
Christine Lagarde, Europako Banku Zentraleko (EBZ) presidentea. Argazkia: Europa Press

Europako Banku Zentralak (EBZ) interes-tasak % 2an mantentzea erabaki du, eurogunean inflazioa % 2ra jaistea lortu ondoren. Moneta erakundeak ziurgabetasuna mantentzen dela azpimarratu du, "batez ere merkataritza arloko liskarren ondorioz".

Ekonomiak, orain arte, erresistentziarako gaitasuna erakutsi du nazioartean, eta, beraz, asteko birfinantzaketa-enkanteen interes-tasak % 2,15ean mantendu ditu, eta kreditu-erraztasuna, bankuei egun bakarrera eskaintzen dien interesa, % 2,40an.

EBZk erabakiko du hurrengo bileretan interes-tasekin zer egin, datuen arabera, eta bilera bakoitzean hartuko ditu erabakiak, moneta-politikaren noranzko egokia zehazteko. Etorkizuneko erabakiak inflazio-perspektiben alorrean oinarrituko dira, bai eta horiek dituzten arriskuen azterketan ere, datu ekonomiko eta finantzario berriak kontuan hartuta. 

Testuinguru horretan, Christine Lagarde Europako Banku Zentraleko presidenteak ohartarazi du euroguneko jarduerarentzat arrisku handia dela merkataritza-tentsioak eta horiei lotutako ziurgabetasunak areagotzea, eta, aldiz, horiek azkar konpontzea pizgarri izan daitekeela eurogunearentzat.

"Egoera onean gaude, inguruabar zurrunbilotsuei eta batez ere muga-zergekin lotutako arriskuei aurre egiteko prest", ziurtatu du Lagardek.

Urtebetean zazpi jaitsiera izan ditu; iazko ia % 4tik egungo % 2raino. Irailean dute hurrengo bilera, eta ez dirudi beste jaitsierarik egongo denik. Lagardek aurreratu du, ez dela aldaketarik egongo inflazioa apur bat desbideratzen bada. 

Europako sindikatuek erabakia kritikatu dute

Ildo horretatik, Europako Sindikatuen Konfederazioak EBZren erabakia kritikatu du, Europako ekonomia bultzatzeko eta muga-zergei aurre egiteko interes-tasak ez murrizteagatik.

"Interes-tasetan murrizketa batzuk egin ondoren, Europako ekonomia bultzatzeko nahikoak ez zirenak, EBZk interes-tasak bere horretan mantentzea erabaki du. Bere funtsezko zeregina bete zezakeen interes-tasak nabarmen murriztuz, gure ekonomiak etsi-etsian behar duen inbertsioa eta langileen gastua sustatuz", ziurtatu du Esther Lynch Europako Sindikatuen Konfederazioko idazkari nagusiak ohar batean.

Ça pourrait t'intéresser

SAN SEBASTIÁN, 17/03/2026.- Médicos se han manifestado este martes frente al Hospital Donostia durante la huelga general convocada por ELA, LAB y otros sindicatos vascos, en demanda de un salario mínimo interprofesional (SMI) propio. EFE/ Javier Etxezarreta
18:00 - 20:00
LIVE
De  min.

Suspension de la réunion entre le ministère de la Santé et les syndicats médicaux après refus de médiation

Le 27 mars dernier, le Conseil interterritorial du Système National de Santé a décidé de proposer aux syndicats la médiation de la Plateforme des Organisations de Patients. Les syndicats ne sont pas d'accord car la plateforme « n'est ni neutre ni experte en matière de travail ». Les deux parties conviennent de tenir de nouvelles réunions, mais en attendant, les médecins maintiennent la grève prévue pour la semaine du 27 avril.

Load more