Petronorrek elektrolizagailua eraikitzeko lanak hasi ditu
Dagoeneko hasi dituzte 100 megawatteko (MW) eskala handiko bigarren elektrolizagailu bat eraikitzeko lanak Petronorreko findegian, Muskizen (Bizkaia). Aurreikuspenen arabera, 2029an jarriko dute martxan, eta hasierako inbertsioa 300 milioi euro ingurukoa izango da.