Ce texte a été traduit automatiquement, elle peut contenir des erreurs ou des inexactitudes.
PALESTINA
Garder
Supprimer de ma liste

Palestina estatu gisa aitortzeagatik errepresaliarik ez hartzeko eskatu diote Israeli Frantziak eta Erresuma Batuak 

Alemaniak ez du, oraingoz, Palestina estatu gisa aitortzeko asmorik. Are gehiago, bide horretan pausorik eman aurretik balizko bake negoziazioek zer ematen duten itxarotea defendatu du.

macron-starmer-efe
Starmer eta Macron, elkarrekin, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Yvette Cooper eta Jean-Noel Barrot Erresuma Batuko eta Frantziako Atzerri ministroek Israelgo agintariei eskatu diete errepresaliarik ez hartzeko hainbat herrialdek Palestina estatu gisa aitortu ondoren. Oraingoz, Benjamin Netanyahu buru duen gobernuak ez du aukera hori baztertu. Aukera horien artean egon daiteke, esaterako, Zisjordania anexionatzea. 

Erresuma Batuak emandako pausoa ez doa Israelen interesen kontra, Cooperren arabera, eta, ez hori bakarrik, israeldarren eta palestinarren "segurtasuna errespetatzeko modurik onena" dela gaineratu du. 

"Ekialde Hurbilean bakea eta justizia babestearekin dauka zerikusia", adierazi du Cooperrek astelehen honetan BBC kateari eskaini dion elkarrizketan. Horrez gain, bi estaturen konponbidea suspertzeko Erresuma Batuak duen erantzukizuna azpimarratu du.

Frantziako diplomazia buruak, bere aldetik, gaurkoa bakearentzat "egun handia" dela iragarri du, aurrez Erresuma Batuak, Australiak eta Kanadak egin bezala, Frantziak ere Palestina estatu gisa aitortzea espero baita. 

TF1 telebista kateari eskaini dion elkarrizketan, Frantziarentzat "garaipen diplomatiko handia" dela nabarmendu du, Saudi Arabiarekin batera bi estaturen konponbidea bultzatzeko NBEk antolatutako goi-bileraren bultzatzaile den heinean. 

Israelek errepresaliarik hartuko ote duen galdetuta, hori gertatuko balitz Frantziako "irmotasunez" erantzungo duela aurreratu du. 

Alemania, zain

Alemaniak ez du, oraingoz, Palestina estatu gisa aitortzeko asmorik. Johann Wadephul Atzerri ministroak astelehen honetan esan duenez, aukerarik egingarriena da pauso hori amaierarako uztea, hots, aldeek bakea sinatzen dutenerako. 

Palestina estatua bihurtzea da, Wadephulen arabera, bakea lortzeko aukera bakarra. Hala ere, bide horretan pausorik eman aurretik balizko bake negoziazioek zer ematen duten itxarotea defendatu du.

Epe motzera, ordea, berehalako su-etena adostea eta Hamasek oraindik bahituta dituen guztiak askatzea jarri ditu helburu gisa. 

Bestalde, Israelek "okupatutako lurraldeak anexionatzea" Nazioarteko Zuzenbidea urratzea litzatekeela azpimarratu du. 

 

Ça pourrait t'intéresser

Paris (FRA), 17/04/2026.- (L-R) Italian Prime Minister Giorgia Meloni, Britain's Prime Minister Keir Starmer, France's President Emmanuel Macron and German Chancellor Friedrich Merz give a joint statement after an international summit to restore freedom of navigation in the Strait of Hormuz, at the Elysee Palace, in Paris, France, 17 April 2026. (Francia, Reino Unido) EFE/EPA/MICHEL EULER / POOL MAXPPP OUT
18:00 - 20:00
LIVE
De  min.

L'UE dit que l'ouverture d'Ormuz est une bonne nouvelle mais souligne que les déplacements doivent être gratuits

"Faire payer un péage pour passer par là créerait un dangereux précédent", a déclaré la haute représentante de l'Union européenne pour les affaires étrangères, Kaja Kallas. Par ailleurs, à la suite de la crise et à la demande de la France et du Royaume-Uni, 50 pays et organisations internationales se sont réunis à Paris. Ils ont annoncé qu'ils lanceraient une mission maritime "neutre" pour "aider et protéger" les navires qui traversent le golfe Persique.

Load more