C'est une nouvelle aujourd'hui.
Ce texte a été traduit automatiquement, elle peut contenir des erreurs ou des inexactitudes.
Zinemaldia
Garder
Supprimer de ma liste

“Los domingos”: jainkoaz, baina, batez ere, gizakiaz

Alauda Ruiz de Azuak idatzi eta zuzendu duen bigarren film luzea aurkeztu du Zinemaldiko Sail Ofizialean. “Los domingos” gure garaien erradiografia oso askoa da, 17 urteko neskato batek moja bizitzarekin duen liluraren gainean eraikia. 

"Los domingos" filma

"Igandetan". Argazkia: David Herranz.

Oso zinemagile gutxik daukate Alauda Ruiz de Azuarenaren (Barakaldo, 1978) tamainako gaitasuna bizi duten garai eta tokiko tentsioak jaso, ikusleoi begi bistan jarri eta gu berorien inguruan hausnartzera xaxatzeko. Ahalmen hori agerian gelditu zen Cinco lobitos lan sarituan eta are argiago Querer seriean, senarrari bortxaketa jarraitua egozten zion emakume baten (Nagore Aranburu) istorio indartsuan. Oraingoan, barakaldar zuzendariak berriz ere asmatu du erdiz erdi EITBren parte hartzea duen eta Zinemaldiaren Sail Ofizialean estreinatu den pelikulan.

Los domingos, igandeak, gehiago dira hemen gatazkak leherrarazten dituzten eta isiltasunak inposatzen dituzten familia bazkarietarako egunak, meztarakoak baino. Ainara 17 urteko neskato dirdiratsu eta arduratsua da (Blanca Soroa zoragarri dago bere lehen lanean, eta palmaresean sartzeko apustuetan bere izena entzuten da dagoeneko), eta unibertsitatean zer ikasiko duen aukeratzeko garaian dago. Hala ere, eskola katoliko baten ikasten ari den gazteak Jainkoarengandik gero eta gertuago dagoela adieraziko du, ustekabean, eta klausurako moja izatea aztertzen ari dela. 

"Igandeetan". Argazkia: David Herranz.

Zuzendu duen hirugarren film luzean (Cinco lobitos, Eres tú eta Los domingos), Ruiz de Azuak informazio baliotsuz kargatzen ditu plano oro eta, batez ere, elkarrizketa zorrotz eta tenkatuak, eta hainbat dilema proposatzen dizkio ikusleari; fedeari buruzkoak bai, noski, baina, horretaz haraindi, baita ezezagunari aurre egiteko dugun moduari buruzkoak, besteen erabakien aurreko gure tolerantziari edo tolerantziarik ezari buruzkoak, geldotasunari buruzkoak, bizitzaren eta gizartearen inertziak bihurtzeko ahalmenari buruzkoak eta hertsapenari eta erabakimenaren arteko mugari buruzkoak. 

Soroaren interpretazio harrigarriarekin batera, bi balore segururen lana nabarmentzen da filmean, Patricia Lopez Arnaizena Ainara izekoaren larruan eta Nagore Aranbururena Isabel ama priorearena egiten. Halaber, tonuari dagokionez, kostunbrismo eta naturalismo oso transzendente baten bidetik jo du Ruiz de Azuak, eta umorea, umore garratza tarteka, erruz azaleratzen da istorio osoan zehar.  

Alauda Ruiz de Azua

Ruiz de Azuak detaile osoz marrazten ditu pertsonaiak eta beraien zirkunstantziak, baina publikoari ematen dio une oro azken hitza, istorioan zehar bultzakadarik gabe gidatzen, azpimarra lodiegirik gabe eta ikuslearen adimena elikatuz zein errespetatuz. Jarrera bera erakusten du, horrez gain, pertsonaiekin: azaldu egiten ditu, deabrutu eta santutu barik. 

"Igandeetan". Argazkia: David Herranz.

Apustua biribiltzeko, “Aitormena”ren eta “Into my arms” Nick Cave & The Bad Seedsen kantuaren doinuan gertatzen da hori guztia. Adi palmeresean sartzeko aukera baitu, jainkoa lagun. 

Ça pourrait t'intéresser

18:00 - 20:00
LIVE
De  min.

Premières images de "Azken agurra" : sortie de la bande-annonce du nouveau film de Koldo Almandoz

Le drame existentialiste tourné en basque tourne autour de la vie et de la mort, combinant ironie, tendresse et humour. Mis en scène par Iñigo Azpitarte et Izaro Nieto, respectivement propriétaire d'une entreprise organisatrice d'funérailles civiles et jeune stagiaire. "Azken agurra" est présenté à la Section Officielle du Festival, dans le cadre des Projections Spéciales, et est le troisième long métrage de Koldo Almandoz, après Sipo Phantasma et Oreina. Il s'agit d'une coproduction de Garabi Films et Txintxua Films par l'intermédiaire de Frakasa Films AIE et a bénéficié du soutien et de la participation d'EITB du gouvernement basque, de la Députation Foral de Gipuzkoa.

Load more
Publicité
X