Eguraldi egonkorra eta tenperaturen igoera abenduko zubirako
Euskalmeten arabera, atertzera egingo du eta ostarteak zabalduko dira.
Abendu hasiera euritsi batean ondoren, urteko azken zubia eguraldi egonkorrarekin eta tenperaturen igoerarekin dator.
Ostiralean egunaren lehen zatian oraindik euria egingo du, batez ere Kantauri isurialdean, baina orduek aurrera egin ahala, mendebaldetik hasi eta ekialderantz, atertzera egingo du. Hala ere, gauean beste fronte bat hurbil daiteke eta egunaren amaieran berriro euri pixka bat egin dezake. Tenperatura igo egingo da, bereziki ipar partean, eta egunaren erdiko orduetan giroa atseginagoa izango da.
Larunbatean tenperaturak goranzko bidean jarraituko du eta eguraldia lasaiagoa izango da. Hodeiak urdingune batzuekin tartekatuko dira eta oro har ateri eutsiko dio, hala ere, goizean oraindik hodeiek tantaren bat utz dezakete. Hego-mendebaldeko haizea nagusituko da eta tenperatura maximoak epelagoak izango dira, bereziki Kantauri isurialdean.
Igandean eta astelehenean ostarte zabalak izango ditugu eta tenperaturak gora egiten jarraituko du.