PP eta Espainiako Gobernua aurrez aurre, eskumuturreko telematikoak direla eta
Iaz, tratu txarrak ematen dituztenentzako eskumuturrekoak kudeatzen dituen enpresa aldatzean, akats informatikoak jazo ziren, eta, ondorioz, epe mugatu batean, erasotzaileen kokapenari buruzko informazioa galdu zen.
Pertsona bat, eskumuturreko telematikoa jartzen. Artxiboko argazkia: Europa Press
Tratu txarrak ematen dituztenentzako eskumuturreko telematikoetan izandako akatsek polemika handia sortu dute Espainiako politikan azken egunetan. Berdintasun Ministerioak kudeatzen ditu, eta enpresa pribatu esleipendunek operatuak daude.
Fiskal nagusiaren urteko memoriak jasotzen duenez, iaz, eskumuturrekoak kudeatzen dituen enpresa aldatzean, akats informatikoak izan ziren, eta, ondorioz, epe mugatu batean, erasotzaileen kokapenari buruzko informazioa galdu zen.
Testuinguru horretan, PPk iragarri du Europako Batzordera eramango duela gaia, eta indarkeria matxistaren biktimak babesik gabe utzi izana leporatu dio Espainiako Gobernuari.
Miguel Tellado PPko idazkari nagusiak salatu du Berdintasun Ministerioak eskumuturrekoak erosi zituela Aliexpress enpresa txinatarrean, eta Berdintasun ministroaren berehalako dimisioa eskatu du.
Espainiako Gobernuak, ordea, defendatu du akats informatikoak ez zituela arriskuan jarri emakumeak.
Berdintasun Ministerioak iaz urruntze-aginduetarako eskumuturrekoen datuak kudeatzen zituen enpresa aldatu zuenean sortu zen akats hori. Enpresa batetik bestera datuak migratu zirenean, enpresa berriak ez zituen datuak behar bezala jaso, eta epaileek ez zuten aukerarik izan erasotzaileek urruntze-agindua urratu ote zuten jakiteko.
Ça pourrait t'intéresser
Le Gouvernement appelle ceux qui ont une "dette morale" à s'unir sur la voie de la coexistence
Le juge ordonne la mise en détention provisoire des deux détenus à Irun pour terrorisme
Andueza ne pense pas que derrière les arrestations à Irun se cache "la semence du retour de la violence en Euskadi"