Puigdemonti Amnistia Legea ezartzeko eskatuko du haren abokatuak Auzitegi Konstituzionalean
Gonzalo Boye babes-errekurtsoa prestatzen ari da Auzitegi Konstituzionalean aurkezteko. Horrez gainera, kautelazko neurriak ere eskatuko ditu, presidente ohiaren aurkako atxilotzeko agindua indarrik gabe uzteko, Kataluniara itzuli dadin.
Gonzalo Boye Carles Puigdemonten abokatuak ostegun honetan aurreratu duenez, babes-helegitea aurkeztuko du Auzitegi Konstituzionalean, Kataluniako presidente ohiari amnistia aplika diezaioten. Gainera, kautelazko neurri gisa, atxilotzeko agindua ken diezaioten ere galdegingo du, Kataluniara itzul dadin.
Boyek Catalunya Radion eta TV3n egin ditu adierazpenok, Auzitegi Konstituzionalak Amnistia Legea babestu duen egunean, magistratu aurrerakoen gehiengoari esker.
Hala ere, ebazpen horrek ez die eragiten ez Kataluniako presidente ohiari, ez Oriol Junqueras presidenteorde ohiari, ezta gainerako buruzagi independentistei ere. Auzitegi Gorenak ez zituen amnistiatu diru publikoa bidegabe erabiltzearen delituagatik eta testu honek ez du delitu hori aipatzen. Epaileek legeak Konstituzioan tokirik duen edo ez aztertu dute, ez zein kasutan aplikatu behar den.
Alabaina, badago aukera Konstituzionalean babes-helegitea aurkezteko. Puigdemonten abokatuak dagoeneko horretan lanean ari dela iragarri du. Boyek azaldu duenez, helegite horretan legea aplikatzea eskatuko du eta diru-publikoa bidegabe erabiltzearen delitua amnistiatzea ere.
Gainera, babesa aplikagarria izan dadin eta atxilotua izateko arriskurik gabe Kataluniara itzultzeko aukera izan dezan, kautelazko neurriak ere eskatuko ditu. Zehazki, Pablo Llarena Auzitegi Goreneko epaileak emandako atxilotzeko aginduaren indargabetzea galdegingo du.
Puigdemonten defentsak 20 egun ditu helegitea aurkezteko, baina abokatuak azpimarratu du ez duela denbora hori agortzea aurreikusten. "Kautelazko neurriak eskatzen ditugunean aplikatzea espero dut", esan du.
Gonzalo Boyeren ustez, arazoa ez dago Amnistia Legean. Bere ustez, arazoa da epaile batzuek "ez dutela legegilearen borondatea errespetatu eta aplikatu nahi”.
Politikari buruzko albiste gehiago
Busturialdea-Urdaibai eskualdeak 303,4 milioi euroko inbertsioa jasoko du
Eskualdeko ekonomia-, gizarte- eta hiri-garapena sustatzen duten hainbat proiektu garatuko dira. Autzagane-Muxika errepidea hobetzea eta Bermeoren eta Muxikaren arteko bidegorri-sarea handitzea dira horietako batzuk.
Ibone Bengoetxea: "Europe cannot be built by denying its plurality"
The Vice-President and Councillor for Culture and Linguistic Policy, Ibone Bengoetxea, has stressed that the Basque language is a living language, of Basque citizens and part of the European heritage, and has recalled that Europe cannot be built by denying its plurality, and has reiterated the Government's determination to continue working in all areas in order to achieve the official status of the Basque language in Europe, and has thanked all the institutions involved.
Europar Batasuneko herrialdeek katalanaren, euskararen eta galizieraren ofizialtasunari buruzko bozketa atzeratu dute
Hainbat herrialdek adierazi dutenez, "oraindik ez da une egokia" hizkuntzen ofizialtasuna onartzeko, eta alderdi politiko, ekonomiko eta juridikoei buruzko zehaztasun gehiago eskatu dute.
Burgos-Gasteiz abiadura handiko trenaren aurreneko zatiaren eraikuntza esleitu dute
Azpiegitura horrek abiadura handiko sarearekin eta Atlantikoko korridorearekin lotuko du Euskal Autonomia Erkidegoa (EAE). Halaber, Arkauteko lotunea eraikitzeko proiektuaren idazketa esleitu da ere bai.
The rise of the far-right demands that "a major national reaction" and a conflicting agenda be put on the table, according to Otxandiano
Pello Otxandiano, parliamentary spokesman for EH Bildu, interviewed on Radio Euskadi.
The keys to the corruption plot in which Cristóbal Montoro is charged: commissions in exchange for laws supporting gas companies
The law firm created by the then Finance Minister allegedly created a "network of influencers" to raise funds in exchange for legislating on the interests of at least five companies.
Albiste izango dira: Euskararen ofizialtasuna Europan, indarkeria matxistaren erradiografia eta Donostiako Jazzaldia
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
EU ministers will today examine the official status of the Basque, Catalan and Galician languages
It will be the seventh time that EU countries have discussed the official nature of languages since the Spanish Government presented its proposal in August 2023.
Puigdemont has filed an application for amparo with the Constitutional Court and has requested the annulment of the arrest warrant
The Supreme Court has appealed against the decisions issued by the Supreme Court and the investigating judge. The Supreme Court denied him amnesty because he is accused of embezzlement of public funds.
The Basque Government calls on the PP to respect the frameworks for dialogue and accuses it of "turning its back on the Basque Country"
The Minister for Welfare, Youth and Demographic Challenge of the Basque Government, Nerea Melgosa, has reiterated that the Basque Country will not receive any more minor migrants because it has been "reciprocal for many years".