This text has been automatically translated, it may contain errors or inaccuracies.
TITULAR NAGUSIAK
Favorite
Remove from my list

Albiste izango dira: Euskararen ofizialtasuna Europan, indarkeria matxistaren erradiografia eta Donostiako Jazzaldia

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

PARLAMENTO EUROPEO, EUROPAKO PARLAMENTUA. ARGAZKIA: EFE

Europako Parlamentua, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko uztailaren 18an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

Euskara Europan: Europar Batasunak gaur aztertuko du katalanaren, galizieraren eta euskararen ofizialtasuna. Itxura guztien arabera, adostasun falta tarteko, litekeena da proposamena bozkatu ere ez egitea. Proposamena aho batez, kontrako botorik gabe, onartu behar dute Gai Orokorren Kontseiluan. Hala ere, abstentzioak egonez gero, ekimena ez litzateke atzera botako. 

- Indarkeria matxistaren erradiografia: Bizitza osoan zehar euskal emakumeek jasan duten indarkeriari buruzko ikerketa aitzindariaren emaitzak aurkeztuko ditu Eusko Jaurlaritzak eta Emakundek, 11:00etatik aurrera, Bilbon. 

- Donostiako Jazzaldia: Donostiako Jazzaldiak 60. edizioa du aurtengoa, eta 88 kontzertu eskainita ospatuko du, uztailaren 19tik 27ra. Kontzertu horietatik 51 doakoak izango dira, eta denetariko doinuak entzungo dira Kursaalen, Trinitate plazan, Chillida Lekun, Zurriolako hondartzan eta gainerako agertokietan. 

You might like

Gernikako Estatutuan eskualdatzeke dauden transferentziak
18:00 - 20:00
LIVE
From  min.

Today will be news of the transfer meeting, the second day of the medical strike and the farmers' protests at the border

Today, January 15, 2026, the Government will decide whether the conditions for attending tomorrow's meeting of the Joint Transfer Commission are in place; the doctors in Osakidetza will have a second day of strike, after yesterday's, to demand their own status; and the farmers and farmers in Hego Euskal Herria will make a tractor march towards Biriatu. 

Load more