This text has been automatically translated, it may contain errors or inaccuracies.

ERRELEBOA

Favorite
Remove from my list

Jon Insausti da Donostiako alkate izateko hautagai nagusia, Eneko Goiaren tokia hartuz

Goiak datorren urriaren 16an egingo dio uko alkatetzari, karguan 10 urte egin ondotik. Erreleboari buruz galdetuta, Goiak erantzun du alderdiari dagokiola erabakia hartzea, baina hautagai "bikainak" daudela nabarmendu du. Itxura guztien arabera, Jon Insausti Kultura, Euskara eta Turismo zinegotzia izango da EAJren Donostiako alkategaia 2027ko udal hauteskundeetan. 

Eneko Goia Jon Insausti
Eneko Goia eta Jon Insausti, artxiboko argazki batean. Argazkia: Europa Press

Eneko Goia Donostiako alkateak kargua utziko duela iragarri berritan, haren ordezkoa nor izango den jakitea falta da orain. 

Gaur gaurkoz ez dago baieztapen ofizialik, baina itxura guztien arabera Jon Insausti Kultura, Euskara eta Turismo zinegotziak hartuko du Goiak utzitako tokia. Halaber, antza denez, bera izango da EAJren Donostiako alkategaia 2027ko udal hauteskundeetan. 

Goiak gaur goizean eskaini duen prentsaurrekoan azaldu duenez, datorren urriaren 16an egingo dio uko alkate karguari, 10 urteren ondoren, politika orokorreko plenoa amaitu eta segidan. 

Bere ordezkoaz galdetuta, Goiak erentzun du alderdiari dagokiola erabakia hartzea.

"Aurrerantzean alderdiari egokituko zaio erreleboa zeinek hartuko duen erabakitzea. Hori egiteko ordezko bikainak dauzka gainera Eusko Alderdi Jeltzalearen udal talde bikain honek"

Azkenik, gauza bat eskatu nahi izan die donostiarrei, datorrenari ere berari eman dioten "konfiantza eta laguntza eskaintzea eta ematea", alegia. 

You might like

18:00 - 20:00
Live
From  min.

Otegi: "Arartekoa izatea nahi dutenaren Linkedinean sartuta “capacidad básica limitada” jartzen du, hori euskalduna izatea da?"

Arnaldo Otegi EH Bilduko idazkari nagusiak Egun Onen adierazi du "arinkeria handiarekin esaten direla gauza batzuk" eta "kontuz" aritu behar dela "zein adjektibo erabiltzen ditugun eztabaida politikoan".  Bestalde, azpimarratu du Bingen Zupiriak adierazi zuela "Euskal Hintxek edo zaletuek deituta zegoen manifestazioa ez zegoela legeztatuta eta baimendua. Guk ez genuen esan gezurretan ari zela. Zuk pentsa dezakezu, agian gezurretan dago edo agian ez dauka datu hori ordu horretan". 

Load more