ERRELEBOA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jon Insausti da Donostiako alkate izateko hautagai nagusia Eneko Goiaren tokia hartzeko

Goiak datorren urriaren 16an utziko du alkatetza, karguan 10 urte egin ondotik. Erreleboari buruz galdetuta, Goiak erantzun du alderdiari dagokiola erabakia hartzea, baina hautagai "bikainak" daudela nabarmendu du. Itxura guztien arabera, Jon Insausti Kultura, Euskara eta Turismo zinegotzia izango da EAJren alkategaia 2027ko udal hauteskundeetan. 

Eneko Goia Jon Insausti
Eneko Goia eta Jon Insausti, artxiboko argazki batean. Argazkia: Europa Press

Eneko Goia Donostiako alkateak kargua utziko duela iragarri berritan, haren ordezkoa nor izango den jakitea falta da orain. 

Gaur-gaurkoz ez dago baieztapen ofizialik, baina, itxura guztien arabera, Jon Insausti Kultura, Euskara eta Turismo zinegotziak hartuko du Goiak utzitako tokia. Halaber, antza denez, hura izango da EAJren Donostiarako alkategaia 2027ko udal hauteskundeetan. 

Goiak gaur goizean egin duen prentsaurrekoan azaldu duenez, datorren urriaren 16an utziko du alkate kargua, 10 urteren ondoren, Politika Orokorreko bilkura amaitu eta segidan. 

Haren ordezkoaz galdetuta, Goiak erantzun du alderdiari dagokiola erabakia hartzea.

"Aurrerantzean alderdiari egokituko zaio erreleboa zeinek hartuko duen erabakitzea. Hori egiteko ordezko bikainak dauzka gainera Eusko Alderdi Jeltzalearen udal talde bikain honek"

Azkenik, gauza bat eskatu die donostiarrei, datorrenari ere hari eman dioten "konfiantza eta laguntza ematea", alegia. 

Zure interesekoa izan daiteke

Sare convoca manifestación el día 28 en Bilbao por los presos de ETA



REMITIDA / HANDOUT por SARE

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

18/8/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an "euskal presorik egon ez dadin" aldarrikatzeko

Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X