Donostia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eneko Goia: "Aspaldian hartu nuen erabakia; ona da hasiera eta amaiera duten zikloak egotea"

Donostiako egungo alkateak iragarri duenez, datorren urriaren 16an, Donostiako Udaleko Politika Orokorreko Osoko Bilkura amaitutakoan, alkate izateari utziko dio. "Beti izan dut buruan 10 urteko muga", azaldu du. Haren ordezkoari dagokionez, erabakia alderdiari dagokiola esan du.

Iragarkia
SAN SEBASTIÁN, 02/10/2025.- El alcalde de San Sebastián, Eneko Goia, abandona su cargo como regidor del consistorio de la capital guipuzcoana, una decisión que ha anunciado este jueves en una declaración institucional. EFE/Juan Herrero
18:00 - 20:00

Eneko Goia (EAJ) Donostiako egungo alkatea argi mintzatu da astearte honetan prentsaurrekoan: "Urriaren 16an, Politika Orokorreko nire azken Osoko Bilkura izango da Donostiako Udalean; hori bukatutakoan, alkate izateari utziko diot".

Goiak azaldu duenez, "aspaldian hartutako erabakia da, ona baita hasiera eta amaiera duten zikloak egotea". Adierazi du erabakia "gauzak ikusteko" duen "moduarekin eta hiriarentzat onena" iruditzen zaionarekin lotuta dago.

Bosgarren berrautaketarari buruz galdetuta, "ez da egokia", erantzun du. "Beti izan dut buruan 10 urteko muga", gaineratu du. Alkateak azpimarratu duenez, "hamar urte oso biziak" izan dira, eta garrantzitsuena "hiri proiektua" dela, "eta hori oso esku onetan geratzen da".

Goiak eskerrak eman dizkie udalbatzari, familiari eta donostiarrei, "nigan konfiantza jarri dutelako", eta aurreratu du aurrerantzean familiarekin emango duela denbora. Ez du argitu politikan lanean jarraituko duen. 

Zure interesekoa izan daiteke

Sare convoca manifestación el día 28 en Bilbao por los presos de ETA



REMITIDA / HANDOUT por SARE

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

18/8/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an "euskal presorik egon ez dadin" aldarrikatzeko

Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X