Albiste dira

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eneko Goiak ez du Donostiako alkate izaten jarraituko

Hain zuzen ere, urriaren 16an utziko du kargua Eneko Goia (EAJ) Donostiako egungo alkateak, hamarkada bat baino gehiago udalburu izan ostean. 

Despedida de Eneko Goia

Eneko Goiak Donostiako alkate izateari utziko dio, hamar urtez Donostiako Udalaren buru izan ondoren. Hain zuzen ere, urriaren 16an utziko du kargua, Politika Orokorreko Osoko Bilkura amaituta, Goiak berak prentsaurrekoan azaldu duenez.

Goiak azaldu duenez, "aspaldian hartutako erabakia da, ona baita hasiera eta amaiera duten zikloak egotea". Adierazi du erabakia "gauzak ikusteko" duen "moduarekin eta hiriarentzat onena" iruditzen zaionarekin lotuta dago.

Bosgarrenez agintean egotari buruz galdetuta, "ez da egokia", erantzun du. "Beti izan dut buruan 10 urteko muga", gaineratu du. Alkateak azpimarratu duenez, "hamar urte oso biziak" izan dira, eta garrantzitsuena "hiri proiektua" dela, "eta hori oso esku onetan geratzen da".

Haren ordezkoari dagokionez, erabakia alderdiari dagokiola esan du. Seguruenik, haren ordezkoa Jon Insausti izango da, gaur egun alkateorde eta Kultura, Kirol eta Turismo zinegotzia. 

Iragarkia
SAN SEBASTIÁN, 02/10/2025.- El alcalde de San Sebastián, Eneko Goia, abandona su cargo como regidor del consistorio de la capital guipuzcoana, una decisión que ha anunciado este jueves en una declaración institucional. EFE/Juan Herrero
18:00 - 20:00

10 urte karguan

Eneko Goia Laso (Donostia, 1971) 2015ean heldu zion karguari. EAJk botoen % 29,65 lortu eta PSE-EErekin gobernu ituna sinatu zuen. Horri esker, alderdi jeltzaleak Udala berreskuratu zuen, ia hiru hamarkadaren ondoren. Ordutik, hiru agintaldi egin ditu jarraian, 2019ko eta 2023ko udal hauteskundeetan ere kargua lortuta, bi kasuetan ere PSE-EEren eskutik.

EHUn Zuzenbidean lizentziatua eta Deustuko Unibertsitatean Zuzenbide Komunitarioan diplomaduna, Goiak Euskal Autonomia Erkidegoko Marketineko Goi Institutuan hasi zuen bere ibilbide profesionala, politikan aritu aurretik. 2011n alkategai izan zen lehen aldiz, eta sei zinegotzi lortu zituen orduan. Lau urte geroago, Donostiako alkatetzaren atea ireki zion hauteskunde garaipena lortu zuen.

Iragarkia
18:00 - 20:00

Zure interesekoa izan daiteke

Sare convoca manifestación el día 28 en Bilbao por los presos de ETA



REMITIDA / HANDOUT por SARE

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

18/8/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an "euskal presorik egon ez dadin" aldarrikatzeko

Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X