Ce texte a été traduit automatiquement, elle peut contenir des erreurs ou des inexactitudes.

DEIALDIA

Garder
Supprimer de ma liste

Ertzaintzarako lan-eskaintza publikoa egin zutenen % 90ek ez dute gainditu, eta beste azterketa-deialdi bat egingo dute, premiaz

380 pertsonak soilik lortu dute prozesuaren bigarren fasean sartzea, eskaintzen diren 650 plazak baino dezente gutxiago. Hala, 300 bat plaza bete gabe geratuko lirateke. Ertzaintzak eta EAEko 25 udalerrik batera egin dute lan-eskaintza, eta pandemiaz geroztik egin den LEP handiena da.

 

ERTZAINTZA OPE OPOSAKETA EITB
Ertzaintzaren LEP baterako deialdia BECen. EITBren artxiboko irudia.

Ertzaintzarako lan-eskaintza publiko berri bat egingo dute, premiaz, duela aste batzuk Barakaldoko BECen egin zen azken azterketan izandako emaitza txarrak tarteko. Izan ere, proba egin zutenen % 90ek ez dute gainditu lehen proba, eta horrek 300 bat plaza bete gabe utziko lituzke. Testuinguru horretan, eta sindikatuek eskatuta, Arkauteko akademiak ezohiko lan-eskaintza bat deitu du datorren udazkenerako. 

Ertzaintzak eta EAEko 25 udalerrik batera egindako lan-eskaintza honetara 3.609 pertsona aurkeztu ziren, jokoan zeuden 650 funtzionario-plazetako bat eskuratu asmoz. Nabarmentzekoa da pandemiaz geroztiko egin den LEP handiena izan dela: 473 plaza eskaintzen ziren ertzain izateko, eta 177 udaltzain. Horietatik 3.300 pertsonak ez zuten lortu lehen proba gainditzea,  psikoteknikoa.

Emaitza txarrak ikusi ondotik, gutxieneko-nota jaisteko erabakia hartu zuten, pertsona gehiagori aukera errazteko, eta, hala, 700 pertsonak gainditu zuten azterketa hori, baina horietako askok jakintza-proba ere suspenditu egin zuten. Horrela, lehen baheketa horren ondoren, eskainitako 650 plazetatik 380 izangaik bakarrik lortu zuten prozesuaren bigarren fasera sartzea.

Kontutan hartu behar da, gainera, zailenak kontsideratzen diren ohiko probak egin gabe dituztela; proba fisikoak, elkarrizketa pertsonalak eta mediku-kontrolak. Beraz, aurreikus daiteke LEPa amaitzean gainditu dutenen kopurua are txikiagoa izango dela.

Honek guztiak arriskuan jarriko luke, alde batetik, erretiroa hartzen duten langileen ondorioz libre geratuko diren plazak, eta, bestetik, 2030erako aurreikusita dagoen 8.000 agenterengana iristea.

Hala, eta lehenengo bi azterketen emaitzak ikusita, eta sindikatuek eskatuta, lan-eskaintza publiko berezi bat deituko da datorren udazkenean. 

Ça pourrait t'intéresser

18:00 - 20:00
LIVE
De  min.

Le gouvernement basque voit "un certain confort" dans la négociation sanitaire et craint les conséquences sur l'assistance

Le conseiller à la Santé, Alberto Martínez, met en garde contre les difficultés que la situation pose aux patients et aux citoyens et demande une plus grande responsabilité aux parties concernées. Il reconnaît qu'il manque d'informations et de participation à la négociationen cours et avertit que cette situation crée des incertitudes et des difficultés pour les patients et le système de soins.

Load more