Azterketa egin duten poliziagaien % 90ek ez dute gainditu, eta beste azterketa-deialdi bat egingo dute, premiaz
380 pertsonak soilik lortu dute prozesuaren bigarren fasean sartzea, eskaintzen diren 650 plazak baino dezente gutxiago. Hala, 300 bat plaza bete gabe geratuko lirateke. Ertzaintzak eta EAEko 25 udalerrik batera egin dute lan-eskaintza, eta pandemiaz geroztik egin den LEP handiena da.
Ertzaintzarako premiazko lan-eskaintza publiko bat egingo dute, duela aste batzuk Barakaldoko BECen egindako azterketen emaitza txarrak direla eta. Izan ere, poliziagaien % 90ek ez dute gainditu lehen proba, eta, ondorioz, 300 bat plaza bete gabe geratuko lirateke. Testuinguru horretan, eta sindikatuek eskatuta, Arkautiko akademiak ezohiko lan-eskaintza bat deitu du, udazkenerako.
3.609 lagun aurkeztu ziren Ertzaintzak eta EAEko 25 udalerrik batera egindako lan-eskaintzara, betetzeko zeuden 650 funtzionario-plazetako bat eskuratzeko asmoz. Nabarmentzekoa da pandemiaz geroztik egin den LEP handiena izan dela; izan ere, 473 plaza eskaintzen ziren Ertzaintzarako, eta, 177, udaltzaingoetarako. Horietatik 3.300 lagunek ez zuten lortu lehen proba gainditzea; psikoteknikoa, alegia.
Gauzak horrela, eta azterketarien emaitza txarrak ikusita, gutxieneko nota jaistea erabaki zuten, poliziagai gehiagok aukera izan zezaten, eta, hala, 700 lagunek lortu zuten gainditzeko moduko nota. Hala ere, horietako askok jakintza-proba suspenditu egin zuten. Horrela, lehen baheketa egin ondoren, eskainitako 650 plazetatik 380 izangaik soilik lortu zuten prozesuaren bigarren fasera sartzea.
Kontuan hartu behar da, gainera, zailenak omen diren probak egin gabe dituztela: proba fisikoak, aurrez aureko elkarrizketak eta mediku-kontrolak. Beraz, aurreikusteko modukoa da LEPa amaitutakoan proba gainditu dutenen kopurua are txikiagoa izango dela.
Horrek guztiak arriskuan jarriko luke, alde batetik, erretiroa hartuko duten poliziek libre utzitako plazak betetzea, eta, bestetik, 2030erako aurreikusita dagoen 8.000 agente izatera iristea.n.
Segurtasun Sailak baieztatu du prozesuak 380 pertsona horiekin jarraitzen duela, baina dagoeneko adostu du ErNE, Esan eta Sipe osatzen duten unitate sindikalarekin prozesua amaitutakoan beste LEP bat deituko duela, lehiaketara atera ziren plaza guztiak betetzen saiatzeko.
Sindikatuek prozesuetan aldaketak eskatu dituzte
Sindikatuek eskatu dute azken LEP hori gainditzen duten hautagaiekin bete ezin diren plazak eskaintzeaz gain, erretiroa hartuko duten poliziek libre utziko dituzten plazak ere eskaintzea.
Gainera, ErNEk eskatu omen du Arkautiko Akademian aldaketak egitea, abian jarritako hautaketa prozesuak "asko hobetu daitezkeela" iritzita.
ErNE sindikatuaren idazkari nagusi Sergio Gomez de Segurak adierazi du “albiste txarra” dela, eta uste du Arkautiko akademiak “gogoeta” egin beharko lukeela, “ez baitu lana ondo egin”. Nolanahi ere, argitu du horrelako prozesuetan beharrezkoa dela “hautagai gehiago izatea", lanpostu guztiak bete ahal izateko.
Iñaki Uraga Ertzaintzako Esan sindikatuaren bozeramaileak, berriz, azaldu du “azterketa egiteko tartea murriztu eta proba psikoteknikoak aldatu" egin zituztela.
Zure interesekoa izan daiteke
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.