Ce texte a été traduit automatiquement, elle peut contenir des erreurs ou des inexactitudes.
AEB
Garder
Supprimer de ma liste

AEBko Senatuak Epsteinen paperak argitaratzeko legea onartu du eta Trumpi bidali dio, sina dezan

Ordezkarien ganberak aldeko 427 botorekin eta kontrako boto bakarrerekin onartu du lege proiektua; horri esker demokratek eskatu ahal izan dute legea prozedura laburtu baten bitartez bideratzea, eta errepublikanoen babesarekin, bozketa berri bat saihestea. 

WASHINGTON (United States), 17/11/2025.- US President Donald Trump speaks during a meeting with White House Task Force on the FIFA World Cup 2026 at the White House in Washington, DC, USA, 17 November 2025. EFE/EPA/WILL OLIVER / POOL

AEBko Senatuak Jeffrey Epstein pederastaren ikerketako paperak publiko egitera behartzen duen lege proiektua onartu due eta Donald Trump presidenteari igorri, hark sina dezan. Trumpek asteazkenean jasoko du testua. 

Ordezkarien ganberak aldeko 427 botorekin eta kontrako boto bakarrarekin onartu du lege proiektua; horri esker demokratek eskatu ahal izan dute legea prozedura laburtu baten bitartez bideratzea, eta errepublikanoen babesarekin, bozketa berri bat saihestea. 

Trumpek, aurrena, dokumentuak argitara ateratzearen kontrako jarrera bazuen ere, duela gutxi iritziz aldatu zuen bere alderdikideek presionatuta eta Kongresuak onartuz gero, legea sinatuko zuela esan zuen. 

Senatuak erabakia hartu baino minutu batzuk lehenago, Trumpek Truth Social sarean adierazi du berdin zaiola Goi Ganberak noiz onartzen zuen legea, beretzat garrantzitsua dena baita errepublikanoek ez ditzala ahaztu bere Gobernuaren "garaipen guztiak". 

Behe Ganberako demokratek 20 000 mezu elektroniko argitaratu eta astebetera onartu dute legea. Mezu horietan Epsteinek Trumpi buruzko aipamen zuzena egiten zuen, horrek krimenen berri bazuela ziurtatzen zuen, baita Trumpek biktimetako batekin "orduak" igaro zituela ere. 

 

Ça pourrait t'intéresser

Load more