Ce texte a été traduit automatiquement, elle peut contenir des erreurs ou des inexactitudes.
Erasorik gabeko jaiak
Favorite
Remove from my list

EAEko erakundeek jaietan eraso matxistei aurre egiteko kanpaina abiarazi dute

Miren Elgarresta Emakundeko zuzendariak azpimarratu duenez, helburua da pertsona guztiek jaiez "beldurrik gabe eta askatasunean" gozatu ahal izatea, "ezerk ez baitu justifikatzen eraso matxista bat".

Emakundek, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako aldundiek eta EUDEL Euskadiko Udalen Elkarteak gazteei zuzendutako kanpaina bat bultzatu dute aurten ere, 'Errespetuz Eraiki, Beldur Barik Gozatu' lelopean, jai-guneetan eraso matxistak identifikatu eta horiei aurre egiteko eta aisialdiko jardueretan errespetuzko eta segurtasuneko giroa sustatzeko. 

Kanpainaren barruan gida bat eta dekalogo bat argitaratu dituzte, errespetuzko klimak ezartzeko jarraibideekin, eraso baten aurrean biktimak nahiz lekukoek nola jokatu behar duten azaltzeko, bai eskura dauden arreta-baliabideei buruzko informazioarekin.

Azken urteotan urtero egiten duten kanpaina da hau, eta aurtengoa ostiral honetan aurkeztu dute Lehendakaritzan, Gasteizen, Miren Elgarreta Emakundeko zuzendariak, Esther Apraiz EUDEL-eko presidenteak, Iñaki Gurtubay Arabako Berdintasun diputatuak, Nerea Isasi Gipuzkoako Berdintasun zuzendariak eta Óscar Seco Bizkaiko Gizarteratze zuzendariak.

Udako jaiak direla eta, Miren Elgarrestak gogorarazi du eraso matxistak saihesteko prebentzio-neurriak bultzatu behar direla.

"Herri bakoitzean erasoak prebenitzeko dinamikak eta prozesuak sortzea edo indartzea nahi dugu", adierazi du Elgarrestak, helburu izanik, pertsona guztiek jaiez "beldurrik gabe eta askatasunean" gozatu ahal izatea, "ezerk ez baitu eraso matxista justifikatzen".

Gainera, herritarrei dei egin die ikusten duten edozein eraso publikoki arbuiatzeko. 

EUDEL-eko presidente Esther Apraizek herritarren konplizitatea eskatu du erakundeekin elkarlanean aritzeko. "Gure jaietan poza nahi dugu, ez beldurra; errespetua eta berdintasuna nahi ditugu, diskriminaziorik eta indarkeriarik gabe". Eta gogorarazi duenez, gidak "kontzientziatzea bilatzen du, pertsona bakoitzak jakin dezan gorputzak ez direla baimenik gabe ukitzen. Ez dago festarik, ez dago dantzarik, ez dago balio duen topaketarik "bai" argi eta libre bat ez badago".

Ildo horretan mintzatu da Iñaki Gurtubai Arabako Foru Aldundiko Berdintasun, Euskara eta Gobernantzako diputatua ere. "Pertsona bakoitzaren erantzukizun eta konpromiso indibiduala eskatu behar dugu berriro ere, gazte guztiek errespetuan, berdintasunean eta askatasunean oinarritutako jaiez gozatzeko aukera izan dezaten". Eta indarkeria sexista detektatzeko eta horren aurrean jarduteko tresnak erabiltzera animatu du.

Bizkaiko Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailetik, Oscar Seco Zuzendariak azpimarratu du: "Plaza bakoitza, kale bakoitza, txosna bakoitza, emakume guztiek beldurrik gabe gozatzeko lekua izatea nahi dugu". "Eta hori lortzeko, funtsezkoa da gure gazteek edozein indarkeria mota identifikatzeko eta geldiarazteko tresnak izatea", gaineratu du.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Berdintasun zuzendari Nerea Isasik ere berretsi du "jaiek pertsona guztientzako gune seguruak izan behar dutela, bereziki emakumeentzat, eta ezin dela ospatu beldurra badago, askatasunik ez badago". Isasik gazteen zeregina azpimarratu du: "Sarritan, neska gazteak dira eraso matxisten aurrean zaurgarrienak, baina, aldi berean, gazteek kultur aldaketa bultzatzeko gaitasun handia dute: haien begirada kritikoa eta konpromisoa ezinbestekoak dira errespetuan eta berdintasunean oinarritutako jai eredu bat eraikitzeko".

Albiste gehiago gizartea

18:00 - 20:00
LIVE
De  min.

Rassemblement dans l'espace des txosnas de Barakaldo pour revendiquer leur statut de village contre le racisme

Cet après-midi, un rassemblement a eu lieu dans l'enceinte des txosnas de Barakaldo pour dénoncer l'agression raciste subie hier soir par un voisin de la localité. Il est courant que des voisins venus d'autres pays pour y vivre pendant les fêtes du Carmen installent une txosna et il n'y a jamais eu de problème. Hier, un homme s'est lancé avec force contre ceux qui y travaillaient, criant de manière raciste et agressive.

Load more