EAEko erakundeek jaietan eraso matxistei aurre egiteko kanpaina abiarazi dute
Emakundek, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako aldundiek eta EUDEL Euskadiko Udalen Elkarteak gazteei zuzendutako kanpaina bat bultzatu dute aurten ere, 'Errespetuz Eraiki, Beldur Barik Gozatu' lelopean, jai-guneetan eraso matxistak identifikatu eta horiei aurre egiteko eta aisialdiko jardueretan errespetuzko eta segurtasuneko giroa sustatzeko.
Kanpainaren barruan gida bat eta dekalogo bat argitaratu dituzte, errespetuzko klimak ezartzeko jarraibideekin, eraso baten aurrean biktimak nahiz lekukoek nola jokatu behar duten azaltzeko, bai eskura dauden arreta-baliabideei buruzko informazioarekin.
Azken urteotan urtero egiten duten kanpaina da hau, eta aurtengoa ostiral honetan aurkeztu dute Lehendakaritzan, Gasteizen, Miren Elgarreta Emakundeko zuzendariak, Esther Apraiz EUDEL-eko presidenteak, Iñaki Gurtubay Arabako Berdintasun diputatuak, Nerea Isasi Gipuzkoako Berdintasun zuzendariak eta Óscar Seco Bizkaiko Gizarteratze zuzendariak.
Udako jaiak direla eta, Miren Elgarrestak gogorarazi du eraso matxistak saihesteko prebentzio-neurriak bultzatu behar direla.
"Herri bakoitzean erasoak prebenitzeko dinamikak eta prozesuak sortzea edo indartzea nahi dugu", adierazi du Elgarrestak, helburu izanik, pertsona guztiek jaiez "beldurrik gabe eta askatasunean" gozatu ahal izatea, "ezerk ez baitu eraso matxista justifikatzen".
Gainera, herritarrei dei egin die ikusten duten edozein eraso publikoki arbuiatzeko.
EUDEL-eko presidente Esther Apraizek herritarren konplizitatea eskatu du erakundeekin elkarlanean aritzeko. "Gure jaietan poza nahi dugu, ez beldurra; errespetua eta berdintasuna nahi ditugu, diskriminaziorik eta indarkeriarik gabe". Eta gogorarazi duenez, gidak "kontzientziatzea bilatzen du, pertsona bakoitzak jakin dezan gorputzak ez direla baimenik gabe ukitzen. Ez dago festarik, ez dago dantzarik, ez dago balio duen topaketarik "bai" argi eta libre bat ez badago".
Ildo horretan mintzatu da Iñaki Gurtubai Arabako Foru Aldundiko Berdintasun, Euskara eta Gobernantzako diputatua ere. "Pertsona bakoitzaren erantzukizun eta konpromiso indibiduala eskatu behar dugu berriro ere, gazte guztiek errespetuan, berdintasunean eta askatasunean oinarritutako jaiez gozatzeko aukera izan dezaten". Eta indarkeria sexista detektatzeko eta horren aurrean jarduteko tresnak erabiltzera animatu du.
Bizkaiko Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailetik, Oscar Seco Zuzendariak azpimarratu du: "Plaza bakoitza, kale bakoitza, txosna bakoitza, emakume guztiek beldurrik gabe gozatzeko lekua izatea nahi dugu". "Eta hori lortzeko, funtsezkoa da gure gazteek edozein indarkeria mota identifikatzeko eta geldiarazteko tresnak izatea", gaineratu du.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Berdintasun zuzendari Nerea Isasik ere berretsi du "jaiek pertsona guztientzako gune seguruak izan behar dutela, bereziki emakumeentzat, eta ezin dela ospatu beldurra badago, askatasunik ez badago". Isasik gazteen zeregina azpimarratu du: "Sarritan, neska gazteak dira eraso matxisten aurrean zaurgarrienak, baina, aldi berean, gazteek kultur aldaketa bultzatzeko gaitasun handia dute: haien begirada kritikoa eta konpromisoa ezinbestekoak dira errespetuan eta berdintasunean oinarritutako jai eredu bat eraikitzeko".
Zure interesekoa izan daiteke
Hondarribiko jaietan gertatutako hiru eraso matxista salatu ditu Udalak, eta bi gizon atxilotu dituzte
Udalak indarkeria matxistaren adierazpen guztiak "irmo" gaitzetsi ditu. Bestalde, Ertzaintzak 21 eta 42 urteko bi gizon atxilotu ditu, sexu erasoa eta emakumeen aurkako indarkeria leporatuta, hurrenez hurren. Halaber, hirugarren pertsona bat ikertzen ari dira.
Gizon bat atxilotu dute Berriozarren, labanak eskuan hartuta bikotekide ohiarekiko urruntze agindua urratzeagatik
Bikotekide ohiari eraso egiten saiatu ondoren, garaje bateko segurtasun kamerak kendu eta emakumearen ibilgailuaren gurpilak zulatu zituen.
Gasteizko Alde Zaharra birgaitzeko plan berriak 35 hotel jartzea baimenduko du
Alde Zaharraren 'Birgaitze Integraturako Plan Berezia' izeneko ituna adostu dute PSEk, EAJk eta PPk. Plan horren arabera, lekuz aldatuko diren tabernei lizentzia mantenduko zaie, eta eraikin osoetako 35 hotel, gehienez jota, jarri ahalko dira.
Iaz baino sagar gutxiago bilduko dira aurten, baina indar handia dakarte sagardorako
Sagar uztaren aurkezpena egin dute Villabonako Otalarre sagastian; izan ere, lehortea dela eta ohi baino lehenago hasi dira batzen aurten sagarra. Unai Agirre Euskal Sagardoa Jatorri Deiturako koordinatzaileak adierazi duenez, iazkoarekin alderatuta, % 60 murriztu da bildutakoa. Guztira, milioi bat eta erdi kilo jasotzea aurreikusi dute. Usain eta gustu handia izango dutenez sagarrek, sagardoak alkohol gehiago izango du.
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak baliogabetu egin du euskal administrazioan euskararen erabilera arautzen duen dekretua
Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak memoria ekonomikoan dauden gabeziengatik baliogabetu du Voxek errekurritu zuen araua.
Ehun bat ikuskapen egin dituzte uda honetan EAEko udalekuetan
Eusko Jaurlaritzak hiru ikuskatzaile-plaza sortu zituen, Bernedoko udalekuetan adingabeen sexu-askatasunaren aurkako ustezko delituak salatu ondoren.
Lukas Aguirreren hilketagatik zigor handiena duenak helegitea aurkeztu du, homizidio delitu gisa epaitu dadin
Defentsak Auzitegiari eskatu dio 20 urteko zigorra murriztu dezala, argudiatuz hilketa borroka batean jazo zela eta akusatuak politoxikomaniaren muturreko koadro bat zuela. Donostiako erdiguneko diskoteka baten kanpoaldean gertatu zen, 2022ko abenduaren 25eko goizaldean
Pisako emaitzak hobetzeko autoexijentzia eta Hezkuntza Sistemarekiko konfiantzaren alde egin du Pedrosak
Radio Euskadiko Boulevard saioan egin dioten elkarrizketan Begoña Pedrosa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak azaldu duenez, ikasleen irakurketa gaitasuna hobetzeko neurriak ezartzen ari dira ikastetxeetan, PISA txostenaren emaitza txarren ondorioz.
Nafarroako bizilagun bat identifikatu dute Internet bidez debekatutako armak saltzeagatik
Guardia Zibilak webgunea behin-behinean blokeatu du, eta titularra administrazio-zehapena jartzeko proposatu du.
Bonelli arranoa itzuli da: bi kume jaio dira eta itxaropena berpiztu da Nafarroan
Urteetan, Bonelli arranoa desagertzeko zorian egon da Araban eta Nafarroan. Ale berriak ekarri dituzte eta bertakoekin ugaldu dira. Kumeak izan dituzte, bi, Nafarroan: Ida eta Ondallu.