Ce texte a été traduit automatiquement, elle peut contenir des erreurs ou des inexactitudes.
EITB Data: 40 urte
Garder
Supprimer de ma liste

Osasun sistemaren bilakaera: baliabideak indartu eta estaldura unibertsala lortu da

1980ko udaberrian lehen Eusko Jaurlaritza martxan jarri zenetik, EAEn hirukoiztu egin da Osakidetzako kide diren medikuen kopurua mila biztanleko.
EITB DATA 40 URTE OSASUNA
Osasun baliabideak indartu eta estaldura unibertsala lortu da. Argazkia: EITB Media.

Osasun publikoak bilakaera handia izan du azken lau hamarkadetan, lehen Eusko Jaurlaritza martxan jarri zenetik 45 urte bete direla eta, egun hauetan EITB Taldeko hedabideetan argitaratuko den EITB Data ikerketaren arabera. 1983an, Osakidetza sortzeko legean onartu zen, eta estaldura zabalduz joan da ordutik, unibertsala izan arte, eta baliabideak nabarmen indartu dira.

Mila biztanleko medikuen kopurua ia hirukoiztu egin da urte hauetan, 1989ko 2,7tik 2024ko 7,2ra igaro baita, osasun publikoaren sarea lehen arretatik erietxeetako espezializazioetara zabalduz.

Euskal Autonomia Erkidegoa ratiorik handiena duen laugarren erkidegoa da, Madril, Asturias eta Aragoiren atzetik.

Biztanleko osasun-gastuak ere gora egin du. 1989an, 306 eurokoa zen, eta 2023an, berriz, 3.881ekoa. Oro har, EAEko herritarren osasun-beharrei erantzuteko gastuak Eusko Jaurlaritzak dituen gastu guztien % 32,5 dira.

Kontsultatu azterlan osoa hemen

Ça pourrait t'intéresser

Indarkeria haurdunaldian argazkia
18:00 - 20:00
LIVE
De  min.

Les cas de violence sexiste pendant la grossesse peuvent être identifiés grâce à des consultations sanitaires

Pendant la grossesse, les femmes sont étroitement liées au système de santé : elles ont des consultations avec la sage-femme, le gynécologue et l'infirmière. Les adolescentes pourraient être la clé de l'identification des situations de violence de genre. Alors du cours d'été intitulé « Violence et maternité », les expertes ont revendiqué la nécessité d'une réponse coordonnée de la part de la santé et des milieux sociaux.

Load more
Publicité
X