Ce texte a été traduit automatiquement, elle peut contenir des erreurs ou des inexactitudes.
Garraio publikoa
Garder
Supprimer de ma liste

Metro Bilbaok uztailaren 1ean jarriko du martxan udako ordutegia, maiztasunak egokituta

Ostiral eta larunbat gauetako zirkulazioa zerbitzu bereziekin osatuko da, ibilbideko udalerrietako jaiei eta kultura-ekitaldiei estaldura emateko.
Metro Bilbao EITB
Bilboko metroa. Artxiboko argazkia: EITB

Metro Bilbaok uztailaren 1etik abuztuaren 31ra bitartean izango du indarrean udako ordutegia, eta tarte horretan trenen maiztasuna eta ordutegiak egokituko ditu udako hilabeteetako eskarira egokitzeko.

Uztailean eta abuztuan metroak "mugikortasun seguruaren aldeko apustua areagotuko du beste behin", batez ere aisialdiko joan-etorrietarako. 

Hori dela eta, ostiral eta larunbat gauetako zirkulazioa, ekainetik eskaintzen dena, zerbitzu bereziekin osatuko da, ibilbideko hainbat udalerritako jaiei estaldura emango diena, baita kultur ekitaldi ezberdinei ere.

Gaueko zerbitzua osoa izango da uztailaren 24ko eta 30eko gauetan ere, jai-bezperak baitira. Abuztuan, Aste Nagusia dela eta, trenen zirkulazioa etengabea izango da hilaren 14tik (15a jaieguna izango da) 24ra bitartean, biak barne, eta etengabeko zerbitzua eskainiko du garraio publikoak 11 egunez.

Egun bakoitzeko lehen eta azken zirkulazioetako irteera-ordutegiak mantendu egingo dira, baina eguneko maiztasunak apur bat murriztuko dira, ikasleen eta langileen oporrek baldintzatutako udako eskarira egokitzeko.

Astegunetan, zerbitzua hasten denetik ia 16:00ak arte, hiru minutu eta 20 segundoan behin tren bat izango da sare nagusian, eta denbora bikoiztu egingo da gainerakoetan. Ondorengo zerbitzuek bost minutuko tartea izango dute Bilbo aldean eta 10 minutukoa gainerakoetan.   

Azkenik, Metro Bilbaoko Bezeroen Arretarako hiru Bulegoak (Zazpikaleak, Areeta eta Ansio) ere udako ordutegira egokituko dira. Uztailean hirurak irekiko dira, 08:00etatik 15:00etara goizez eta astelehenetik ostiralera. Abuztuan Zazpikaleak-ek eskainiko du zerbitzua, ordutegi berean.

Ça pourrait t'intéresser

Load more