C'est une nouvelle aujourd'hui.
Ce texte a été traduit automatiquement, elle peut contenir des erreurs ou des inexactitudes.

2026KO URRIAN

Garder
Supprimer de ma liste

Anastaciak Donostian eta Iruñean joko du

Kantari estatubatuarrak "Our songs" diskoa aurkeztu, eta bere errepertorioko abesti nabarmenetako batzuk eskainiko ditu emanaldiotan. Kontzertuetarako sarrerak (urriaren 22an Kursaaalen eta urriaren 25ean Baluarten) azaroaren 7an jarriko dituzte salgai.

Anastaciak "Our songs" aurkeztuko du Donostian eta Iruñean

Anastacia

Anastacia artista estatubatuarrak Our Songs bere azken diskoa aurkeztuko du 2026ko urriaren 22an Donostian (Kursaal) eta hiru egun geroago, urriaren 25ean, Iruñean (Baluarte).

Bi kontzertuetarako sarrerak ostiral honetan, azaroak 7, jarriko dituzte salgai.

Bi kontzertuetan, antolatzaileek aletu dutenez, artista estatubatuarrak Our Songs, bere disko berriena aurkeztuko, du zuzenean, bere ibilbideko kantarik ospetsuenak ahaztu gabe: "I'm Outta Love", "Paid My Dues", "Left Outside Alone"...

Our Songs pop alemaniarreko klasikoen egokitzapenen bilduma bat da, Anastaciak publiko zabala duen herrialde horretan egindako biretan aurkitu dituen kantu gustukoen bilketa bat.  

Ça pourrait t'intéresser

Oskorri argazkia Arantzazu
18:00 - 20:00
LIVE
De  min.

Natxo de Felipe monte de nouveau sur scène avec Oskorri pour récupérer les chansons restées inédites

Le musicien chevronné Natxo de Felipe a dépoussiéré ces chansons et leur a donné une nouvelle vie au spectacle "Abandonatuak", au sanctuaire d'Arantzazu. Le rendez-vous s'inscrit dans le cadre de la programmation de la Quinzaine Musicale de Saint-Sébastien et s'est déroulé avec la participation et le soutien d'EITB. Au cours de la représentation, on a pu réécouter ces chansons qui n'avaient jamais trouvé de place dans les disques du groupe, dans un format renouvelé et électrique.

Load more
Publicité
X